24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Adberbtoa

osatzen dute nolabait aditzak (edo izenondo-aditzondoek) esaten duena, baina

ez denek edukin mota bera erantsiz: batzuk noiz-nongoak ematen dituzten

bitartean, beste batzuk modua edo maila adierazten dute eta beste batzuk,

azkenik, hiztunen esaldiarekiko jarrera azaltzen dute. Denek ez dute, bestalde-,

aditzarekiko lotura bera edo jokabide sintaktiko bera.

Hiru sail handi egin ditzakegu, beraz, besteak beste:

a) Zirkunstantziaren bat adierazten dutenak. Aditzondo hauek, nolabait esan,

esaldiari noiz-non gertatzen den markoa ezartzen diote:

(306) (a) Giltzak galdu zaizkit ... hemen

(b) Kotxea erosi nuen ... atzo

Dena den, eta gorago ere esan dugun bezala, aditzondoa ez da horren

maIjinala. Bestalde, mintzagai-galdegaien arauak gordez, bestelako elementuak

bezalaxe mugi daitezke aditzondo hauek ere esaldiaren barnean inolako eten

edo pausarik gabe.

Aurrerago ikusiko dugun bezala, leku eta denbora aditzondo hauei maiz

erasten zaie ondotik aposizio bat, bere esanahia indartu edo zehatzagotu egiten

duena: Iwr goian, bart arratsean, hemen bertan, lehen garai batean...

b) Aditzari nozioren bat erasten diotenak, hau da, modua edo maila

(zenbatekoa) adierazten dutenak. Hauek aditzarekiko latura estuagoa agertzen

dute, aditzari berari, nolabait esan, laguntzen baitiote:

(307) (a) Mikcl benetan mintzatu zcn

(b) Ama oso hascrrctu zcn

(e) Dcnak ongi iritsi zircn

Zenbaitetan, ordea, moduzko aditzondoa esalditik kanpora bezala gertatzen

da eta hiztunak esaldiari buruz duen jarrera agertzen du:

(308) Zoritxarrcz, langabczia handituz doa

Azken kasu hauetan aditzondoa, edo adizlaguna, eten edo pausa batez

berezten da esalditik.

321

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!