24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

(339) (a) O!

(b) Ene!

(e) 0, zein aizen eder loa! (Lizardi, 138)

(d) Ene! Gure biotzen / erdibitzea! (Lizardi, 78)

(e) Bular yoritik ez auto / ene!, ikusiko/ zalapartan edaten (Lizardi,78)

Esangurari dagokionean, berriz, aski zabala gertatzen da interjekzioa,

ordezka ditzakeen esklamazio guztietara irekia, alegia. Eta berbaldiaren

testuinguruak mugatuko du kasu bakoitzean zein den esanahi zehatza.

Esangura desberdinak ditu, beraz, interjekzio bakoitzak, inguruaren arabera

zehazten direnak. Ene!, esate baterako, ustegabea eta harridura adierazteko

erabiltzen dugu, baina zer da zuzen-zuzen esan nahi duena, hau pena, hau

poza, hau beldurra!... ? Testuinguruak agintzen du horretan. Interjekzio

batzuk, noski, besteak baino zabalagoak eta mugatu gabeagoak dira.

Interjekzioak, azkenik, berezitasun jakinak ditu intonazioari, hotsen

kantitateari etabarri dagokienean. Besteren artean aipatzekoa da, noski, haren

eta ondoko perpausaren artean gertatzen den etena, idatziz eskuarki koma

batez, harridura markaz edo antzekoren batez seinalatzen dena.

3.1.2. Berez eta beti interjekzio diren hitzen ondoan -ai!, eup!, aupa!,

epa!, txo! txut! (B) ...- badira bestelakoak izanik, izenak eta aditzak batez

ere, interjekzio gisa ere usu edo ez hain usu erabiltzen ditugunak: ama!,

Jesus!, hara!, begira!, ene!, soizu!, baina!... Hitz hauek, noski,

interjekzioaren zeregina betetzera pasatzen direnean, berezko esangura galdu

egiten dute eta interjekzioari dagokion esanahi berria hartzen dute. Ama hitzak,

adibidez, oso esangura diferentea du ondoko bi perpausotan:

(340) (a) Nere aitak amari gona gorria ekarri dio

(b) Ama! Zer zen gero hura!

Eta norbaitek harriduraren harriduraz aitaren! esaten duenean, erabiltzen

duen aita-k ez du goiko perpausekoarekin zerikusirik.

3.1.3. Interjekzioek, ikusi dugun bezala, ez dute hizkuntzaren alderdirik

behinenen artean aparteko lekurik, haren egituratzean alboko zeregina betetzen

baitute. Halere, hizkera espresiboari dagokionean badute garrantzirik eta, hori

dela eta, gogoratzekoak dira beharbada zenbait gramatikariren oharrak:

348

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!