24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Behin gogoko galdera hori egin ondoren (hots: Zein liburu nahi duzu?),

erantzun nornlalena liburua aipatzen ez duena izango litzateke, bai baitakigu

liburuez ari garela. Horrela,·bada, erantzunik normalena gorria, edo gorri hau,

edo hango gorri hura, 000 hau soil soilik izango litzateke.

Hemen izena ez, beste elementuak gelditzen dira. Berez, sintagma bat izen

batez eta erakusle batez osatua badago (adibidez, liburu hau) izena ezabatu

ondoren erakuslea geldituko zaigu, baina horrek ez du esan nahi berez erakusle

hori izenordain denik. Izenordain izatea, izatekotan, ezabatze prozesu baten

ondorio besterik ez litzateke izango.

Egoera honetan aurkitzen dira deterrninatzaile guztiak, mugatzailea izan ezik:

(170) (a) Hau etorri zitzaidan

(b) Andonik bi eta bi bost dircla esan zuen: horrek ez du inolako zentzurik

(Alegia, baieztapen horrek)

Bakoitza, berez, determinatzaileen sailekoa dela dirudi, nahiz eta mugatzaile

eta guztiko forma izan. Baina hemen azaldu dugun joko honetan ere gertatzen

da. Hortaz, batzutan nolabaiteko izenordain gisa ere agertzen da.

Baina ez dugu horrelakorik Ekialdeko euskalkietan erabiltzen duten

bakoitza-ren baliokidearekin, batbedera-rekin alegia. Hau beti izenordaina dugu

eta beti singularrean doa:

(171) (a) Batbederak csan zucn =bakoitzak esan zucn

(b) Batbederak daki =norberak dakí

2.5. Izenordainen eta beste zenbait sintagmaren e-.i.abaketaz

A) Komunztadura dela medio, aditzak ematen duen informazioa sarritan

errOOundantea gertatzen dela gauza jakina da. Aditzak perpausean jadanik jasoa

dagoen informazioa, nor, nori eta nork sintagmei dagokienez, errepikatu egiten

duo Horrenbestez, askotan nor, nori eta nork sintagma horiek ezabatzea zilegi

gertatzen da. Ezabatze horrek ez dakar, normalki, inongo informazio galtzerik.

Adibidez, ondoko perpaus hauek informazio bera ematen digute:

72

(172) (a) Nik zuri liburu hori cskatu dizut

(b) Nik liburu hori eskatu "dizut

(e) Zuri liburu hori eskatu dizut

(d) Liburu hori eskatu dizut

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!