24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramalika. Lehen Urralsak-I

1.1.1.3. Zenbat deklinabide

Deklinabideko paradigma osatzen duten kasuen kopurua aldatzen baldin

bada hizkuntza batetik bestera, deklinabideko paradigmen kopurua ere

aldakorra da. Horrela, esaterako, latinak bost paradigma ditu, bakoitza bere

kasu-markekin. Nola bereizten dira hizkuntza bateko deklinabideak? kontuan

hartuz funtzio bera adierazteko zenbat kasu-marka agertzen diren. Horren

arabera, funtzio berbera adierazi nahi denean, kasu-marka bat baino gehiago

ikusten badugu, paradigmak ere neurri berean aldatzen dira.

1.1.1.4. Deklinabidearen egitura

Kasu-marka duen izenki bat hartzen dugunean, zati desberdinak bereiz

daitezke hor: alde batetik dago hiztegiari dagokion zatia (hizkuntza baten

hiztegiko hitza) eta geratzen zaiguna da desinentzia edo hondarkia. Latineko

rosarum hitzean, adibidez, berehala bereziko dira hiztegiarena dena, ros- eta

hondarkiari dagokiona: -arum. Euskaraz ere antzera: gizonen, gizon (hiztegia)

eta -en (hondarkia) bereizten ditugu.

Eman ditugun bi adibide horietan (ros-arum, gizon-en) ikusten den moduan,

kontu hauetan ez dute hizkuntza guztiek modu berean jokatzen. Horrela,

hizkuntza batzutan gertatzen da hondarkia kenduz gero geratzen zaigun hiztegi

zatia bakarrik ere ager dakigukeela baina beste zenbait hizkuntzetan, ordea, ez

da horrelakorik suertatzen: ros- (rosa-tik aterea), amic- (amicus-etik), mot­

(motus-etik) edo di- (dies-etik) ezin izango ditugu bakarrik paratu, ez baitira,

hain zuzen, forma askeak. Euskaraz, jakina denez, gizon-en edo etxe-en

formen parean zer gizon, zer etxe, etxe bat, gizon bat, eta horrelakoak ere

baditugu, etxe eta gizon hitzak aske daudelarik azkeneko horietan.

Hizkuntzen artean dauden antzekotasun eta desberdintasunak, puntu honi

dagokionez, ez dira hemen amaitzen. Aipatu ditugun hizkuntza klasiko horietan

informazio bat baino gehiago ematen zaigu hondarkiaren barnean, baina

formalki ezin dugu berezi non dauden zehatz mehatz adierazki horiek. Horrela,

rosis hitza hartuz gero, badakigu -is hondarkiak hiru gauzaren berri ematen

digula : femeninoa , plurala, eta datibo/ablatiboa, alegia. Baina ezin dugu

zatitu hondarkian pluralari dagokiona hau dela,femeninoari dagokiona beste

hura, seinalatuz dena unitate bat bakaITa baita, zati ezina.

212

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!