24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

1.4.4.6.2. zertako/zertarako (2)

Kasu bakoitzeko hirukotea osatzeko norako eta noizko'-ren ondoan

zerta(ra)ko gelditzen zaigu. Esan dugu hau berau, destinatiboa eta hainbestez

norako-ren kide izanik ere, idazle zaharretan, eta ez hain zaharretan, zertako

dela ia beti. Gaur ere hala da euskaldunik gehienen ahotan, zertarako-ren

laburpena dela batek baino gehiagok dioen arren esan eta entzuten dugun

zertako hori. Baina horrek ez dirudi horrela denik.

Aspaldiko urteotan, halere, hegoaldeko euskalkietan eta hiztun gazte ikasien

artean batez ere, zertarako ari da gailentzen hitz egiterakoan ere -idazterakoan

zer esanik ez- norako-ren analogiagatik edota etxeko atea eta etxerako atea

bereizteko izan daitezkeen arrazoi beragatik.

Ror dugu, ordea, usario zaharraren lekuko, ezertako(a) izenlaguna, -ragabe

beti ageri dena eta euskalki askotxotan trebea, egokia, ahUa esan nahi

duena. Ikus Kardaberazen pasarte hau:

(122) Bestc ascoc, guizon bat ecerlaco, edo ascotan gaia dala, 000 agudo bat dala

esaleco, Gaztclanialic arlu ta ba1cnliaz bezala, Ori 000 urlia demonio bat da.

diote... (Kardaberaz, Ag., 37)

Aditz nominalizatuen bidez galdekari horri ematen dizkiogun erantzunetan

ere -ra- gabeko formez baliatzen gara:

(123) (a) Neronck jalcko crosi dul

(b) Buruz ikaslcko ckarri dil

(e) Irakurtzeko ulZi dilliburua

Rorien antzeko -ra- dutenak, aldiz, jaterako, ikasterako, irakurtzerako eta

abar denborazko esanahiez hornitu dira hegoaldeko euskalkietan eta hainbestez

noizko galdekariari dagozkio, lehen esan bezala. Horiek ere, ordea, iparraldeko

euskalkietan -ra- gabe esan ohi dira.

Puntu honetan ere Axularren jokaerak zerbait argi diezagukeela uste dugu.

Hargan inoiz ez dira ageri zerta(ra)ko galdekariari dagozkion erakusleen

kasuetan hunetarako, horretarako, Izartarako, baizik beste hauek: hunetako

(gaiagorik eta anzatsuagorik...) eta hllnetakotzat, -ra- gabeak. Bigarren mailako

erakuslearenik ez darabil, ez horretako ez eta horretakotzat. Hirugarrenarena,

ordea, -ra- duena ere ageri da: hartarakotzat, bai eta horren ondoan hartako.

Hau, egia esa, gehienetan leku-genitiboa da; destinatiboa ere bai, halere. Ikus

biok:

260

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!