24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Hala ere, badira zenbait deitura, berez izen sintagma arruntak direnak:

Herria, Deia, [zarra, Argia eta abar. Hauetan sintagma osoa hartu behar da,

eta, deklinatzeralcoan, mugatzailerik ez balego bezala jokatzen dugu, -a itsatsia

duten izen bereziak balira bezala:

(15) (a) Herria-tik. ale bat bidali didate (eta ez *Herri-tik)

(b) Deia-koekin ez naiz aspaldion mintzatu (eta ez *Dei-koekin)

(e) Argia-ra gutun ugari iritsi dira (ez *Argi-ra)

Era berean, etxe baten izena edo taberna batena Gure etxea 000 Arrano

beZtza bada, nola esan behar da:

ala

(16) (a) Gure etxea-ra goaz

(b) A"arw beltza-tik nator

(17) (a) Gure etxera goaz

(b) Arrano beltzetik nator?

Izan ere, Herria ez da herri, aldizkari baten izena baizik, Deia dei ez den

bezala edo Argia argi ez den bezala. Era berean, Gure etxea ez da egiazki gure

etxea, etxe baten deitura baizik. Arrano beZtza ere taberna baten izena izan

daiteke. Horren erreferentzia, hortaz, ez da hegazti bat, leku bat baizik, eta,

mugatzaileari dagokionez, jokabide zuzena -a hori mugatzailetzat ez hartzea

izango litzateke. Hots: Deía, Herría, Argia, Gure etxea, A"ano beZtza eta

antzekoak oso osorik izen berezitzat hartuko genituzke, mugatzailerik ez balute

bezala.

Antzeko arazoa daukagu alderdi politikoen deiturekin ere. Eusko AZderdi

JeZtzaZea, Euskadiko AZderdi Komunista, adibidez, alderdi biren deiturak ez

ezik, alderdi horien nolabaiteko deskrizioa ere badira. Deitura izateaz gainera,

Eusko AZderdi JeZtzaZea alderdi bat da. Hortaz, ez da Deia edo Argia-ren

kasua. Horrenbestez, mugatzaileari dagokionez, arruntak balira bezala jokatuko

dugu:

Etaez:

30

(18) .Eusko Alderdi Jcltzalera jende berri asko dator

(19) *Eusko Aldcrdi Jeltzaleara...

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!