24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

2.1.2. Izenondoaren modifikatzaileak izan daitezke

Aditzaren laguna eta osagarria ezezik, zenbait aditzondo izenondoaren edo

beste adberbio baten modifikatzaile ere izan daitekeela esan ohi da, hau da,

berezko zeregina aurreko atalean azaldu duguna baino zertxobait zabalagoa dela

zenbaitetan. Eta arrazoiz esan ere:

(295) (a) Ondo ibili ginen atzo

adl:adb

(b) Ondo ederki ibili ginen

adl

(e) Gau luzia zala esan eban Matxiñek. Bai ondo luzea! (Agirre,97)

adb

Gogoan hartu behar da, noski, zeregin hau adberbio gutxik bete dezakeela

(oso, txit, arrunt, arras, hagitz, biziki, guztiz, erabat, berdin, samar, ondo,

ongi.. .). Maila adberbioak dira hauek, adjetibo-adberbioen maila adierazteko

erabi1tzen direnak hain zuzen (hauen erabileraz eta harridurazko/ezharridurazko

oposaketaz ikus izenondoaren mailakatzeaz aritu garenean

esandakoa: Hirugarren atala, 4.2.4. geroago ere itzuliko gara hona).

2.1.3. Adberbioaren aIdaezintasuna

Adberbioaren defmizioa borobiltzeko, aurreko ataletan funtzioari buruz esan

dugunaz beste, formari dagokion beste berezitasun bat ere aipatzen da askotan,

alderdi formalak bestelako arrazoiak baditu ere: posposizioa, juntagailua eta

interjekzioa bezala, adberbioa ere aldagaitza dela alegia. Hiru hitz mota horien

aldagaiztasuna eta adberbioarena, ordea, ez dira erabat berdinak. Juntagailuena,

esate baterako, adberbioarena baino askoz estuagoa da, hark ez baitu inoiz

inolako morfemarik hartzen, zenbait aditzondok, gorago esan dugun bezala,

atzizkiren bat edo beste har dezakeen bitartean. Gramatikari batzuk, hori dela

eta, ez dute inondik onartzen adberbioa aldagaitza denik.

Azkuek, adibidez, nada de invariabilidad tienen los de nuestra lengua en su

mayoría dio. Ez hori bakarrik: Muchísimos de ellos son tan declinables como

cualquier nombre dio; baina hamar bat lerro beherago zertxobait gehiago

zehazten du: La declinación de los adverbios es muy reducida (Azkue, 454).

Aldagaiztasunaren kontzeptua bera da, noski, zehatzago definitu behar dena.

Aldakortasuna, hain zuzen, hitzek edo hitz multzoek esaldian betetzen dituzten

zereginen arabera hartzen dituzten muga-hizkiei, erlazio-hizkiei eta, are

312

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!