24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urraisak-I

Izan ere, perpaus honetan ez dugu aditzera ematen beste inor doanik. Baina

nor eta nori agertzen badira, (B)-n bezala, galde liteke ea zein den interpretazio

zuzena, (B') ala (B"):

(185) (B) Etxcrajoan nintzaion =(B') Ncure ctxerajoan nintzaion

(B") Bere ctxera joan nintzaion

Euskaldunak badaki interpretazio zuzen bakarra (Bll) dela eta ez (B').

Ooiko adibideetako hirugarren eta azken perpausak, aldiz, anbiguoak direla

esango genuke. Zein egoeratan esaten diren kontutan hartu beharko da.

Dena den, guri interesatzen zaiguna hau da: badira berez izenlagun bat

eskatzen duten izenak (ahaidegoa adierazten dutenak, adibidez; hemen sartuko

genituzke maisu, andereño, buruzagi eta antzekoak ere; baita etxe, herri eta

antzekoak ere), baina sarritan ez dugu esaten zein etxez edo noren aitaz ari

garen, hori ulertutzat ematen delako. Askotan, hala ere, anbiguitatea gertatzen

da. Jakina, anbiguitatea hausteko bideak baditu hiztunak. Elkarrizketa batean,

adibidez, aski da galdera bat egitea: noren aira? esate baterako.

Beste batzutan aditzean doan datiboak esango digu zein den izkutuan dagoen

genitibo horren erreferentzia. Adibidez:

(186) Andoniri aita gazterik hil ziLzaion

esanda ere, Andoniren aitaz ari garela ulertzen dugu, nahitaez. Eta hori, bere

izenlaguna sartu gabe.

Genitiboan doan izenordaina askotan ezabatu egiten dugula esan dugu. Hala

ere, batzutan, jartzea komeni zaigu, baina zein? Euskaldun jatorra, bere

familiaz edo etxeaz ari delarik, plurala erabiltzearen aldekoa da eta ez

singularra. Honek lehen eta bigarren pertsonarako balio duo Horrela, gure aira,

gure haurra, gure semea, gure andrea, gure ardiak... esango dugu, nire aira,

nire andrea eta abar baino gehiago.

76

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!