24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

(44) (a) Obeto eguingo eenduban zeuc bere lo eguin baeendu (Moguel,69)

(b) Igerri, bai, neronek ere igerriko nioke (Mitx.395)

(e) 1929an euskaltzaletu nintzen (...) neuk ere nola ez dakidala (Mitx.

370)

Hauetan ere, egia da, gorago aipatu dugun kontrakotasun hori dugula

dirudi. Adibidez, perpaus horren zentzua honela ere eman genezake:

(45) 1929an euskaltzaletu nintzen, nola izan zen bestek ez dakiela, eta neuk ere ez

Era berean, nik neuk, zuk zeuk, (edo zuk zerorrek) eta abarretan ere

agertzen da forma indartua:

(46) Ni neu, ez nintzateke istilu horretan sartuko

Itzuli honetan kasu marka bi izenordainek hartzen dute:

(47) (a) Nik neuk, ez nioke ezer esango

(b) Niri neuri, bost axola

Esan beharrik ez da, bestalde, esapide hauek direla jatorrak eta oraintsu

sartuak ditugun nik pertsonalki eta antzeko trakeskeriak baino askoz

gomendagarriagoak.

Forma hauek gizonak berak eta antzekoen parekoak direla esan daiteke.

Alegia, honako bi perpaus hauek zeharo parekoak dirudite:

(48) (a) Nik neuk esango nioke

(b) Haurrak berakesango lioke

Hauetan, dena dela nik neuk-en ondoren eten bat egiten da. Galdegai ez den

seinale. Eten edo pausa hori egingo ez bagenu, galdegaia izango litzateke:

(49) Gizona bera etorri zen

Gizonaz aritu beharrean lehen edo bigarren pertsonaz ari bagara, orduan

gizona bera horri dagokion forma ez litzateke ni neu izango, neu edo nerau

baizik:

44

(50) Neu etorri nintzen

Baina hau, jakina, lehen ere aipatu dugun kasua litzateke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!