24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Izenordatnak

esaten dudanean hura erakuslea izen sintagma baten barruan ageri da gizon

izena mugatuz. Baina,

(167) Hura cz zait batcre atscgin

diogunean, hura-k berak bakarrik osatzen duenez izen sintagma izenordaintzat

hartu beharko dugu.

Hala ere, hemen gertatzen dena fenomeno zabalago baten ondoriotzat har

daiteke: izen sintagmaren ardatza den izena ezabatzearen ondorio, hain zuzen.

lzen sintagma zenbait elementu desberdinez osatua agertzen da, ardaztzat izena

duelarik. Izen sintagmaren ardatz den izen hori izen berezia ez bada (hots izen

berezi nahiz izenordain: norbait, ni, zuek...) sintagma behar bezala osatua

egoteko izenaz gainera beste elementuren batzu behar ditugu. Baina izen

sintagmaren ardatza izena bada ere, askotan izen hori, ezaguna delako, edo

jakintzat ematen delako, edo lehenago aipatua delako edo hitzegiteko

momentuan seinalatu egiten dugulako, ezaba daiteke. Eta horrela, honako

adibideetan erakusten den bezala, ezkerreko egituratik eskuinekoa lor daiteke:

eta abar.

(168) (a) Liburu gorria--> 0 gorria

(b) Liburu hau > 0 hau

(e) Zenbait etxe--> Zcnbait 0

(d) Edozein maldla--> Edozein 0

Oso fenomeno zabala dugu hau, eta agian gehitxo litzateke pentsatzea bi hau

ditugula, bata izenordaina eta bestea determinatzailea, edo bi zenbait ditugula,

edo bi edozein eta horrela -a mugatzailearekin izan ezik, beste determinatzaile

guztiekin. Askoz zuzenago dela dirudi euskaraz izena ezabatu egiten dela

esatea. Hain zuzen, ezabatze hori posible izaten da denok ulertzen dugunean

zein den azpian dagoen izena, nahiz eta axalean agertu ez. Esate baterako:

(169) Zein libum nahi duzu?

galdetu beharko dut baldin eta testuinguruak ez badit jadanik erakusten liburuez

ari garela. Adibidez, liburudenda batean bagaude eta eskuaz seinalatzen

badituzu liburuak ez daukat zertan Zein liburu? galdetu: Zein? esatea aski

litzateke. Baina bazar batean aurkitzen bagara adibidez, zeinetan liburuak eta

buztinezko ontziak eta kobrezko pitxiak eta horrelako asko dauden, liburu izena

ezingo dut ezabatu, nere entzuleak ulertzea nahi badut behintzat.

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!