24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. LehenUrratsak-[

Aditza trinkoa denean, galdegaia aditzaren eskuineko partean paratzen da:

(40) (a) Haur hari ez da gaixtoa; pixka bat bihurria

(b) Aita ez dator oinez, baina autobusez

Esan dezagun, azkenik, galdegaia luzea eta korapilatsua denean, joera

horiek ez direla berdin errespetatzen:

(41) Ez dut esan, honelako lana berak bakarrik inoren laguntzarik gabe egin

dezakeela

1.5. Gramatika funtzioen eta mintzagai egituraren arteko lotura

Hasieran galdetu dugu mintzagai egitura honek baduenentz zerikusirik

gramatika funtzioekin. Beste modu batera eginen dugu galdera orain: hitz

ordenaren arazoa argitzeko (mintzagai egiturari dagokiona, hain zuzen ere)

elementu gramatikalak kontuan hartzeko al dira?

Baietz esan behar. Ikus dezagun bada zer gisaz.

Orain arte ikusitako guztia kontuan hartzen baldin badugu, honako hau

litzateke mintzagai egitura:

Mintzagaia / Irazkina

Egitura hau, geroago esango dugun bezala, ez da beti horrela errespetatzen.

Hala eta guztiz ere, mintzagaia hanpatua delarik eta oroz gainetik aditza

hondarrean delarik, ia beti atxekitzen dela esan genezake. Ez da dudarik

horretan euskararen funtsezko joera bati dagokiola.

Bada, ordena ez markatuan, elementu gramatikalak ordenaturik sartuko dira

mintzagai egitura horren barnean, honelako korrespondentzia gertatzen delarik:

mintzagai egitura:

gramatika funtzioak:

mintzagaia / irazkina

subjetua /objetua-aditza

Azalpen honek bi baieztapen egiten ditu: euskaraz badugula ordena ez

markatu bat, alde batetik; ordena ez markatu horretan mintzagaiaren tokia izen

sintagma subjetuak betetzen duela, eta irazkinarena, berriz, objetuak eta

aditzak, bestetik.

370

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!