24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Izenordamak

(40) (a) Zeuc daucazu erruba (Moguel,74)

(b) Esta cee ecarri barberuric; Neu nas barberuric asco (Moguel,76)

(c) Zeuc mancau dozu atso gaissua (Moguel, 79)

(d) Azken buman, ez ninduten buIkatu, nerau sartu nintzen neure baitarik

(Mitx.376)

(e) Badira ere guraso diren irakasleak edo irakasle dicen gurasoak: nerau

nauzu bat (Mitx. 230)

(f) Ez nauk hola mintzo segurki, neroni Saratarra naizelakotz (Eliss. P.A.,

39)

Adibide hauetan denetan izenordain indartuak galdegaiaren lekua betetzen

duela dirudi. Hala ere, honek ez du esan nahi galdegaiaren lekuan beti fonna

indartuak erabili behar ditugunik. Ez dirudi, adibidez, ezina denik goiko

perpaus horien lekuan beste hauek jartzea:

(41) (a) Zuk daukazu errua

(b) Ez da zer ekarri barberorik: Ni naiz barberorik asko

(c) Badira ere guraso dicen irakasleak 000 irakasle dicen gurasoak: Ni nauzu

bat

Hain zuzen, hauxe izango litzateke, bestalde, Ekialdeko euskaldunen joera.

Hala ere, Mendebalekoentzat lehen tankerako perpausak egokiagoak dira

bigarren horiek baino. Eta horren arrazoia hau da: galdegai izateaz aparte,

izenordain indartu horiek nolabaiteko kontrakotasuna edo, adierazten dutela

dirudi. Esango bagenu bezala:

(42) (a) Zeuk daukazu errua eta ez beste inock

(b) Zeuk mankatu duzu atso gaixoa eta ez bestek

Goiko perpausetan, berriz, bertan ageri da kontrakotasuna:

(43) (a) Ez ekarri besterik, neu naiz aski

(b) Ez ninducn bestek bulkatu, nerau sartu nintzen

Hortaz, badirudi galdegai izatea ez dela aski; behar dela nolabaiteko

kontrakotasuna ere izan, fonna indartua agertuko bada.

Galdegai ez izan arren fonna indartuak erabiltzen ditugu zenbait esapidetan.

Adibidez, ere, behintzat, behinik behin, eta antzeko elementuen aurretik doana

ez da galdegaia izan ohi. Hala ere, testuinguru horietan sarri agertu ohi da

fonna indartua. Adibidez:

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!