24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Deklinabidea

Bigarrenarí, aldiz, inesiboa omen dagokio eta Donostiako ederra esatean,

horí esan duenak Donostian den edo dagoen ederra izan omen du lehenik

gogoan. Horrexegatik esan ohi da Donostiako hori antzineko euskaran

Donostiango zela. Hortxe ditugu ere txikitango, umetango, gaztetango, eta

abar, lege zaharraren lekuko.

1.4.3.2. Forma

Leku-genitiboaren atzizkia singularrean -ko da, beraz, edo -eko oinarria

kontsonantez amaitzen bada; mugagabean eta pluralean, -ta aurrean duelarik,

-tako eta -etako. Ikus paradigmetan kasu partikularrak: deklinabide hurbila

derítzanekoa eta abar.

1.4.3.3. Erabilera

Atzizki horí gero izenak sorrerazitzeko oso lanabes egokia gertatu zaio

hizkuntzari eta hala sortu dira gerrikoa, zopakoa, bur(u)koa, lekukoa, hurkoa,

betaurrekoak, eskekoa, egunerokoa, Elizakoak, etab.

Bai eta gorputz atalen batean ematen diren zartadak adierazteko ere:

begiondokoa, bekainekoa, okotzekoa, ipurdikoa, masailekoa... Pluralekotik

ere sortu da zenbait izen: belarrietakoak, oinetakoak, hamarretakoa...

Mugagabetik ere bai bakarren bat: euritakoa.

Atzizki honek izan ditzakeen beste funtzioak (bihotz oneko mutila) ikus -ko

atzizkiaz ari den txostenean.

1.4.3.4. noizko

Inesiboaz aritzean ikusi dugunez, denborazko aditzondo galdekaria noiz da

eta hortik sortzen da -ko atzizkia erantsiz berorren izenlaguna den noizko; esate

baterako,

(111) (a) Noizko festetan ezagutu zenuen?

(b) Noizko albistea da hori?

Galdekari horri erantzuten dioten izenlagunak dira modu bertsuan honako

guzti hauek, non kasuan ikusi ditugun hitzetatik -ko erantsirík sortuok: iazko,

249

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!