24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Adberbioaren (hirugarren atala, hirugarren kapitulua) kapituluan 000 esango

den arren, hemen ere aipatzea komeni da atzizki batzuen, batez ere partitiboaren

eta adberbioen (-ik), bai eta ablatiboaren (-tik) indartzaile bezala agertzen dela

inesiboa herri hizkerazko forma hauetan: isilikan, bakarrikan, oraindikan,

baizikan, etxetikan, handikan...

1.4.3. LEKU-GENITIBOA (-ko)

1.4.3.1. Kasu honen zenbait ezaugarri

Lehen leku-kasuez orokorki ari ginelarik kasu honi buruz esanak ez ditugu

hemen luzaki errepikatuko, bai ordea laburkiro bilduko, aurrera baino lehen.

a) Berez non-en izenlaguna baizik ez da euskal gramatikaren historia zaharra

gogoan hartzen badugu, baina euskaldun guztiok hemengo, horko, hango

esaten dugun arren, inork ez dio egungo egunean etxeango, mendiango...

Dena dela, forma hauek hain zaharrak ez direla sinesteko, ikus Fray

Bartolomeren hau:

(110) ...la curcen nequc cgunianguac arindutcco dcmporia (Euscal crrijeelaco

olguccta...,19)

b) Honek ez du beste hiru leku-kasuek duten -ga- atzizkizko formarik

onartzen; alegia, hiru etxetan eta hortik hiru etxetako bai ondo esana dago,

baina hiru ume(ren)gan eta hortik ¡¡iru ume(ren)gango azken hau ez da esaten;

bai, noski, ni baitako(antzina ni baithango ere bai, esate baterako Leizarragak).

e) Kasu honetan ere, aurrekoan bezala, hiru balio gailentzen dira: nongo,

noizko, zertako galdekariei dagazkienak; banaka aztertu beharko dira, gainera,

nork bere problemak baititu.

d) Beste genitiboari, atzizkia -ren duenari, kontrajartzeko deitzen da hau

leku-genitiboa.

Bi genitibook, -ren eta -ko atzizkia dutenok, beren artean nola bereizten

diren eta noiz bata noiz bestea erabili behar den, gaurko linguistikak honela

esplikatu ohi duo Lehenari azpi egituran ergatiboa omen dagokio eta

Donostiaren ederra esate baterako diagunean, horren azpian honako aditz

sintagma hau omen daga izkutatua: Donostiak duen ederra.

248

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!