24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Izenordainak

Nor (ere), Zer (ere)... erabillzen dira Ekialdeko euskalkietan eta azken

batean izenordain erlatibo zehaztugabeak dira, aurrekorik gabeak:

(93) Nork ere utziko baitu enegatik (...) aitarik edo amarik errezibituko du (...)

ehun gehiago (itzultzen du Axularrek) (Ax. 326)

(= enegatik aita 000 ama uzten duenak).

2.2.2.4. Ezer, inor/nehor (deus, ha/ere)

Hauek ere izenordain mugagabeak dira. Baina zerbait eta norbait-ek ez

bezalako distribuzioa dute. Funtsean, izen sintagma absolutuaren eta

partitiboaren artean dagokeen diferentzia bera dago norbait eta inor eta zerbait

eta ezer-en artean. Esan nahi baita, inor eta ezer partitiboa erabil daitekeen

testuinguru beretan erabili ohi direla, hots: ezezkako perpausetan, bai / ez

erako galderetan, baldintzazkoetan, ezezko balioa duten zenbait elementuren

lagun doazenean (gabe-rekin, nekez-ekin eta abarrekin). Laburbilduz,

ezeztapen balioa duen elementuren bat perpausean agertzen denean:

(94) (a) Ezer ez dakigu

(b) lnor ez zaigu etorri

(e) Ezer jakiten duzunean esan iezadazu, mesedez

(d) Erleak nehor autsikitzen duenean... (Ax.220)

(e) Ezer entzun duzu nitaz?

(f) lnorekin mintzatu zara zeure gaixotasunaz

(g) lnork jakitekotan, errctoreak jakingo du

(h) Ezerlan hasi baino lehen

(i) lnork baino gehiago dakit nik

(j) lnori eman baino nahiago du erre

(k) Ezer baldin badakizu, esan ezazu

Sarritan, izenordain mugagabe hauek ere partikularekin batera erabiltzen

ditugu, enfasi handiagoa emanaz.

(95) (a) Ezer ere ez dut entzun

(b) Hori inork ere ez daki

Dena den ere-dun itzuli hau batez ere ezezkako perpausetan ageri ohi da, ez

baldintza eta konparatibo eta horietan.

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!