24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen UTTatsak-I

3. Bezala eta -Izal

Fonna jatorra -tzat erabiltzen duena izanik ere, gero eta zabaltzenago ari da

bezala, legez, gisa eta antzeko elementuez osatutako esapideren bat erabiltzeko

joera -tzat-en ordez. Horrela ez da harritzeko honako esaldiak entzutea:

(287) (a) *Sorgin bezala hartu zuten

(b) *Opari bezala bi liburu eman nizkion

Hauen ordez askoz zuzenago dirudite beste hauek:

(288) (a) Sorgintzat hartu zuten

(b) Oparitzat bi liburu eman nizkion

Hala ere, gauzak ez daude beti nahi bezain argi. Berez, bezala, legez, gisa

eta antzekoak erabiltzen ditugunean, modua edo zergatia adierazten dugu:

(289) Jonek Pello seme(a) bezala / gisa hartu du

perpausak esan nahi duena ez da Jonek Pello semetzat hartu duela, bere seme

egiteko nolabait, baizik eta Jonek Pello hartu duela -etxean adibidez- semea

hartuko lukeen modu berean.

Dena den, era honetako egiturak gero eta ugariagoak ditugu eta askotan ez

da erraz, halako esapide egin batzuetatik aparte -tzat erabili behar den jakitea ala

gisa edo bezala. Baina badirudi aipatu aditzekin behintzat askoz jatorrago

gertatzen direla prolatibozko itzuliak.

308

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!