24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Erakusle soilen batasunari dagokionez, Euska1tzaindiak eskaini zuen bere

erabakia eta horri jarraitu gatzaizkio hemen: hona, beraz, eta ez honera, honara,

etab. Indartuei buruz, ordea, ez du inolako erabakirik eskaini. Hori dela eta,

geure ustez hobesteko direnak proposatu ditugu goiko paradigman:

hemendixek, etab.

Lekua zein denbora adierazteko erabiltzen diren ber- formei dagokionean,

honako hau esan daiteke: berton/bertan formak ez dute bereon/berean, formen

erabilera bera. Azken hauek, izan ere, badirudi aposizio bezala erabiltzen direla

beti:

(313) (a) Hemen(txe) berean

(b) Orain(txe) bercan

Berton/bertan, aldiz, bai aposizio bezala:

(314) (a) Hemen(txe) berton

(b) Orduan(txe) bertan

eta bai aditzondo bezala, hau da, aposizio izan gabe ere, erreferentzia urrunago

dutela, erabiltzen dira:

(315) Barren kalera noa, bertan nai det bizi (Iparragirre, 153)

Ezaguna da, bestalde, hirugarren mailako formak -bertan, bertatik, e.a.maila

guztietan erabiltzen direla euskalki gehienetan eta, beraz, orduan bertan,

eta han bertan bezalaxe orain bertan eta hemen bertan ere esaten dela, orain

berton, hemen berton, eta bertan formek erabilera dialektala edo estilistikoa

dutelarik.

Bertan hitzak azkenik, hurbil nahiz aurki ere adieraz dezake. Indartuaz ere

ematen da inoiz: bertantxe. Eta bertan behera, bertatik bertara, edo antzeko

esaerei ere ematen die bide.

328

b) Indefinitu konposatuak:

edonon nonahi (nongura B) nonbait inondik

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!