24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramattka. Lehen Urratsak-[

ni I nihaur, neu, nerau

hi I hihaur, heu, herori

Bera ere, bada, sail horretakoa litzateke:

hau/berau Iwrilberori hwalbera

(Baina lehen esan bezala, berau eta berori bizkaieraz izan ezik, oso gutxi

azaltzen diren fonnak dira).

Eta nola jakin noiz erabili hura eta noiz bera? Dirudienez puntu honetan lege

desberdinak aurki ditzakegu ekialdean eta mendebalean. Orohar, honako

kasuok bereiz ditzakegu:

1. Haulhorilhura, izenordain bezala, hirugarren pertsona (hots, ez hiztun ez

entzule ez dena) seinalatzeko erabiltzen ditugu. Hirugarren pertsona hori eta

erakuslea perpaus berean aurkitzen badira (kontutan izanik perpaus nagusiak

eta bere mendeko perpausek, perpaus bakarra osatzen dutela), bera erabili ohi

dugu (ez hwa):

(256) (a) Errege batek berarengana deitu eta esan zion (E.LH., 175)

(b) Ac uste dau eztaguala bera leguezco Barberuric Bizcai guztijan (Moguel,

46)

(e) Hazpandarrak... plazaren ezin ezagutuz ari dira... Pilota, berek ez

dakitelarik nola, bihurtzen dute a1di bakoitx ostatu sahetsari buruz (Buruxkak,

40)

(d) Beharbada uste du Umandik erdalkeriak bera gutxiago kutsatu duela

Axular, Mogeldarrak 000 Agirre Asteasukoa baino (Mitx., 85)

(e) Eta asto orrek, beárí ei'zak urrea esa'ezkeo, urrea eitte emen1ZÓn (J.MB.,

269) (f) Aita kirtenak sinistu ta arik laster alabea, erromeriara bear abela-ta...

beragaz etxetik atara eban (E.I.H., 175)

Horrela, hor goiko adibideetan errege, Umandi eta astoa dira bera erakusle

(izenordain) indartuak seinalatzen dituenak. Bigarren perpausean, bera-k aldi

berean beste erakusle bat seinalatzen du: ac. Azkenik, besteetan, azaltzen ez

den, baina bihurtzen dute eta atara eban aditzen subjetu inplizitu diren

hazpandarrak eta aita kinena seinalatzen ditu erakusle indartuak.

2. Erakusleak seinalatzen duen pertsona eta erakuslea perpaus desberdinetan

azaltzen direnean. Kasu honetan bestalde, bi egoera bereiz ditzakegu:

94

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!