24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

g) Izena + izenondoa + mugatzailea:

(9) Neska polit hori nirc arreba da

h) Izenlaguna + izena + mugatzailea:

(10) (a) Zure lagunak etorri dira

(b) Ikusten duzun neska joango da

i) Izenlaguna + izena + izenondoa + mugatzailea:

(11) (a) Nagusiaren etxe eder hau oso ederki paratu dute

(b) Erakutsi dizudan liburu eder hau oso rnerke crosi nucn

1. Deklinabidea

j) Jakina denez, aditza nominalizatzen dugunean izen sintagma bihurtzen

da eta, hortaz, dek1ina daiteke:

(12) Guk cz dugu hor sartzerik ala?

k) Bestaldetik, eta goian jarri ditugun adibideetan ikus daiteke hau, aditz

jokatu batek erlatiboaren atzizkia hartzen duenean, mugatzailea eta

dek1inabideko kasu-markak erants dakizkioke:

(13) Goizean etorri denak apurtu du hori

Adibide guzti hauetan seinale denez, izen sintagmaren egitura nahikoa

konplexua izan daiteke, osagai askok osa baitezake. Hala eta guztiz, hemen

azpimarratu nahi duguna beste zerbait da: euskaraz, deklinabideko kasuek

adieraz dezaketen funtzioa izen sintagma osoari dagokio eta izen sintagma hori

konplexua baldin bada, ez daramate osagai guztiek kasu-marka bana, baizik eta

kasu-marka hori izen sintagma osoari ezartzen zaio. Ondoko adibide hauek

erakusten dute hau ongi aski:

(14) (a) *Emakume argiak bereak eskubideak dcfcnditzen ditu

(b) Emakume argiak bere eskubideak dcfendatzen ditu

Lehenbiziko adibidean, azpimarraturik dauden izen sintagma bakoitzeko

elementu guztiei ezarri diegu artikulua eta kasu-marka. Horregatik dago gaizki.

Bigarrenean, alabaina, sintagma osoak hartu duenez gero kasu-marka, ongi

dago adibidea.

215

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!