24.01.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. I - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. Adberbioa

arte, noizdaino, noizko. Kasu horietatik landa, zenbait esaeratan, bestelakoak

ere erabiltzen dira: noizean behin, noiztik noizera; baita eratorriak ere: noizero.

Gainera galdera denborak bestelako adizlagunen bidez egiten dira: zer

ordutan, zein egunetan, zenbat astetan...

2.2.2.2.2. Goiko galdekariei erantzuten dieten aditzondoak --den-denak ez

ditugu aipatuko- honako hauek dira:

a) Indefinitu konposatuak:

edonoiz, noiznahi, noizpait, inoiz

b) Bestelakoak:

agudo, aitzina, ardura, arin, aspaldi, atzera, atzo, aurki aurten, aurtemein,

azkar, bart, behiala, behin, belu, berandu, berehala, berriki, berriro, berriz,

beti, bihar, dagoeneko, egun, egundaino, egundo, etzi, etzidamu, jite, gaur,

gaurgero, gero, geurtz, goiz, goizik, herenegun, iaz, ja, jada, jadanik, jagoitik,

laster, lehen, lehenen, lehenik, lehenbizi, maiz, orain, oraindik, oraino,

orduan, ostera, sarri, sekula...

Zerrenda honetan aipatu aditzondo guztiak ez dira, jakina, euska1ki guztietan

erabi1tzen. Aurtemein esate berako B da etajadanik BN eta L. Eta adiera ere

ez dute denetan bera: ardura, adibidez, L, BN, eta Z euskalkietan da

denborazko aditzondo eta askotan, maiz esan nahi du; sarrik, berriz, zenbait

euskalkitan maiz esan nahi du eta bestetan aurki; atzera-k gipuzkeraz du

adberbio erabilera eta berriro esan nahi duo

Behin beherago aipatuko ditugun hainbat esaera adberbialen osagaia ere

bada: behin-edo-behin, noizean behin...

Berri izenondotik honako aditzondo hauek eratorri dira: berriki, berriro,

berriz, lehen biak fonna aldetik antzekoak, baina esanahi aldetik azken biak

hurbilago direlarik.

Lehen hitzaren inguruan ere beste hauek sortu dira eta ez denak esanahi

berekoak: lehenago, konparatiboa, lehenbizi, beste ezer baino lehenago;

lehenbizian, hasieran edo berehala; lehengoan, lehengo batean, aurreko aldi

batean; lehenik, aurrenik; lehenen , aurren ...

323

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!