26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

86 III. Kapitulua: Espazio eta garapenari buruzko ikuskera tradizionalak

Ikuspegia nagusiki ekonomizista zen, hots: gizaki ekonomikoa 1 ren kontzeptutik

abiatuz enpresa indibidualaren lekumen optimoa bilatu beharko da, enpresaren

jokabidea mozkinak maximizatzearen helburuak gidatzen omen zuelarik 2 . Ikuspegi

honen ekarpen aitzindariak Weber, Hotelling edota Lösch-en eskutik heldu

zitzaizkigun. 3

Weber-en arabera (1929) enpresa bere kokaleku optimoa 4 bilatzen saiatuko da,

bere ustez garraio kostuak minimoak izango diren puntuan egongo litzatekeena; bere

ikerketan faktore honi (hots, garraioaren kostuari) lehentasuna ematen badio ere

beste faktore batzuk ere hartuko ditu aintzakotzat: lan faktorearen kontzentrazio

guneak eta aglomerazio-ekonomiak. Garraio kostuen araberako lokalizazioak

planteatzean enpresen lokalizazio kontzentratuaren aukerari atea zabalik uzten

bazion ere (adb. lehengaiak zeuden lekuetan edota merkatu inguruetan) aipatutako

beste faktore horien eragina sartzean kontzentrazio espazialeko emaitzak lortzeko

probabilitatea gehitu egiten da.

Aglomerazio arazoak eta kokatzeari buruzko elkarmenpekotasuna plazaratzen

duen eredu xinpleena Hotelling-ek (1929) proposatutakoa da. Kasu honetan

espazioan zehar kostuak finkoak direla suposatuko du eta, bestalde, erabakitzaileek

lehiatzaileen aurrean erreakzionatzen dutela, kokapenari buruzko nolabaiteko

elkarmenpekotasuna agertuz, kokagunerik onena aldatu egiten baita beste

enpresarien estrategien arabera. Horrelako baldintzetan enpresariek mozkinak

maximizatzeko jokabidea jarraituz gero lortuko genukeen emaitza aglomerazioa

izango litzateke.

1 Gizaki ekonomikoa: mozkinak maximizatzearen helburuak gidatzen du bere jarduna (kokagune

egokia bilatzeari dagokionez ere) eta garrantzizko informazio ekonomiko guztia ezagutzen du,

lehiatzaileen jokabideen eta etorkizuneko jazoeren iragarpenak barne.)

2 Chapman eta Walker-ek (1987) lokalizazioaren teoria normatiboa izenaz jasotzen dute ikuskera

hau.

3 Ez ditugu beren ikerketak eta ekarpen osoak azalduko, soilik enpresen kontzentrazioarekin zerikusia

duten alderdiak azpimarratu. Garatutako ereduen aurkezpenak eta hauen inguruan egindako

hausnarketen laburbilduma eta bibliografia zabala eskuratu nahi izanez gero, ikus: Richardson (1978),

Chapman and Walker (1987), Greenhut eta Norman (1995).

4 Weber-entzat kokaleku optimoa kostu gutxieneko kokalekua izango da, izan ere berak ez baitu

kontuan izango lehiatzaileen kokapenak salmenten gain izan dezakeen eragin potentziala, beraz

eskaria konstantetzat hartzen du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!