26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

106 III. Kapitulua: Espazio eta garapenari buruzko ikuskera tradizionalak

begiratuta soilik erakargarritasun faktore gisa garrantzia galtzen ari direla esatea,

bestelako xehetasunik eman gabe.

Kontuan izan beharko litzateke, adibidez, jarduera mota bakoitzak bere

errekerimendu propioak dituela eta kokatze faktoreei eskainitako garrantzia horien

araberakoa dela. Honela, adibidez, manufaktura edo muntaketa bezalako jardueren

kasuan kostu faktoreak izan daitezke erabakigarrienak; eta horrexegatik

aglomerazio-ekonomiek ez omen diete aparteko pizgarri edo erakargarritasunik

sortzen, beste garai batzuetan ohi zuten bezala, desekonomiak sortu direlako edota

aldaketa teknologikoak aukera berriak zabaldu dituelako.

Baina, aldiz, zuzenki produktibo ez diren jardueren multzoan sartzen ditugun

horientzat (I+G arloko jarduerak, kudeaketa, kalitate-kontrola, bezeroekiko

harremanak, marketina, etab.) berebiziko garrantzia izango dute aglomerazio-

ekonomiek eta, batez ere, hiritartze-ekonomiek. Izan ere, jarduera hauentzat

funtsezkoa baita inguruko aldaketei egokitzeko azkartasuna eta malgutasuna, horrek

merkatuekiko hurbiltasuna eskatzen du (produktore-bezero arteko harreman

jariakorra ahalbidetzeko), baina, batik bat, berrikuntzak somatu eta burutzeko

gaitasuna, eta berau garatzeko baldintza aproposak eskaintzen dituen ingurune bat.

Edo beste modu batez esanda, aglomerazio-ekonomiak funtsezkoak dira espazio

berriztatzaile bat osatzeko.

Kontuan hartzekoa da berebat aglomerazio-ekonomiak eta berauek

ahalbidetzen dituen egitura espazialaren arteko auzia; esan nahi baita, aglomerazio-

ekonomiak zer nolako lurraldearen gain sor daitezkeen eta izan daitezkeen

eraginkorren. Besteak beste, honelakoak izan behar ditugu aztergai:

a) erregioaren lurralde-egitura: metropoli handi bakar baten inguruan

egituratuta dagoen erregioa edo hiri-sistema guneanitza. Bakoitzaren abantailak eta

desabantailak aztertu beharko lirateke aglomerazioarekin zerikusia duten eta

enpresek beharrezko dituzten baldintzak sortzeari dagokionez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!