26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

296 VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika

Testuinguru horretan kokatuko litzateke egun trenbide azpiegituraren arloan

proiektu izarra den “euskal Y” deritzana, euskal hiriburu nagusien konexio azkarraz

gain estatu espainiar eta frantsesekiko eta oro har Europako abiadura handiko

sarearekiko lotura ere ahalbidetuko duena. VIII. Kapituluan sakon helduko diogu

proiektu honi eta bere inguruan gertatzen ari diren gorabeherei.

c) Portuak

Bilbo, Pasaia eta Baiona dira Euskal Herriko merkataritza-portu nagusiak.

Lehen bien kasuan, beren instalazioak petrolio produktuak, merkantzia

orokorrak, ibilgailuak eta altzairugintzako produktuak sartu eta ateratzeko erabiltzen

dira gehien bat. XXI. mendeak dakartzan erronkei aurre hartu nahian eraldaketa

sakonak burutzen ari dira bi portuotan, bai azpiegiturari dagokionez eta baita

kudeaketari dagokionez ere. Instalazioak gehituz eta trafikoak dibertsifikatuz

merkataritza eragiketen balio erantsia gehitzea izango litzateke helburu nagusia.

Bilboko Portuak 28,6 milioi tonako merkantzia-trafikoa izan du 2000. urtean,

estatu espainiarreko rankingean hirugarren postuan kokatzen duena (Algeciras eta

Bartzelonaren atzetik). Pasaiakoak, bere aldetik, 4,6 milioi tona mugitu zituen urte

horretan bertan (urtebete lehenago Estatu espainoleko 27 portu-agintaritzen artean

18. postuan zegoen).

Baionakoa portua, bere aldetik, Euskal Herriko rankingean Pasaiakoaren oso

ondoan kokatuko litzateke (1998an 4,3 milioi tonatako trafikoa izan zuen), eta estatu

frantsesekoan bederatzigarren postuan. Bertotik garraiatutako produktuak nagusiki

artoa, metalgintzakoak, sufrea eta petroliotik eratorritakoak dira.

Merkataritza portu hauetaz gain, badaude portu txikiagoak ere, nagusiki

arrantza portuak direnak nahiz eta aldi berean kiroluntzientzako azpiegitura ere

eskaintzen duten kasu gehienetan. Bizkaia eta Gipuzkoako portuei dagokienez, esan

beharra dago merkataritza portu nagusi biak Estatuko Administrazioaren

eskumenekoak direla, baina aldiz gainerako hauek Eusko Jaurlaritzaren

agintepekoak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!