26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika 297

Portu txikiago hauen artean honakoak aipatuko genituzke: Bermeo

(merkantzia-trafikoan ere aritzen dena), Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Zumaia,

Hondarribia, Hendaia, Donibane Lohizune eta Donostia.

Arrantzaren gainbehera eta aisiaren industriaren gorakadaren ondorioz

ugaltzen ari dira kirol portuak. Honela, Donibane Lohizunen, Hendaia, Getxo eta

Getariako portuei Zumaian eta Hondarribian egiten ari direnak gehituko zaizkie

aurki.

d) Aireportuak

Euskal Herriak bost aireportu ditu, Zuberoa kenduta herrialde bakoitzeko bat:

Bilbokoa (Sondika-Loiu), Gasteizkoa (Foronda), Donostiakoa (Hondarribia),

Iruñekoa (Noain) eta Miarritzekoa.

Bilbo-Sondikakoa da denen artean garrantzitsuena. Nazioarteko maila du;

egunero hegaldi erregularrak ditu Europako hiriburu nagusietara eta estatu barruko

aireportuetara ere. 1998an 2 milioi erabiltzailetik gora izan zituen. Bere instalazioak

handitu eta hobetzeko egitasmo handi batean sartuta dago egun, 2005erako

aurreikusitako joan-etorrien beharrizanak (hiru milioi pertsona) asetzeko

baldintzetan egon ahal izateko.

Forondakoa merkantzien garraioaren alorrean nabarmentzen da (40.000

tonatik gora 1998an, Sondikak 3.627 besterik ez), bidaiariei dagokionez oso

garrantzi txikikoa delarik (125.000 inguru) 3 .

Miarritzeko aireportuak eguneroko hegaldiak ditu Londresera, eta Paris eta

estatu frantseseko beste zenbait hirietara. 2000an 800.000 bidaiari inguruk erabili

zuten aireportu hau.

3 Bilboko aireportuaren trafikoa eguraldia eta orografiak baldintzatua egotean, beste aireportu bat

Gasteizen egitea erabaki zen. Kokapena hobea izaki, Bilbokoak baino merkatu potentzial handiagoa

izateko aukera eskaintzen zuen, eta, orobat, hegaldi baldintza hobeak eta seguruagoak ere. Alabaina,

Forondako aireportuaren lehiak akuilatuta, zenbait erakundek -aireportuak berak eta Bizkaiko

Merkataritza eta Industria Ganbarak bereziki- Sondikako aireportuaren alde sutsuki egin zuten,

hobekuntzak eskatuz: pistak zabaltzea eta ikuspen gutxiko egunetan hegaldatzeko eta lurreratzeko

tresneriaz hornitzea. Bilboko aireportuak lehenengo postuari eutsi zion eta lehia horren aurrean,

badirudi Gasteizkoak merkantzien trafikoan espezializatzera jo duela, bidaiarien garraioaren eremuan

Bilbokoak nagusi izaten jarraitzen duen bitartean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!