26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

216 V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa

unitateetara ezin bihur daitezkeela (bihurtezintasuna 30 ). Bistan denez, ikuspegi

konbentzionalean eta orobat garraio eta azpiegitura plangintzen arduradunen artean

nagusitzen ari den “kanpo kostuak” kontzeptuak ez du lekurik ekonomia

ekologikoaren planteamenduan.

Mugikortasuna eta irisgarritasunaren arteko desberdintasunak zehaztetik

abiatuta 31 , irisgarritasunaren hobekuntza bi modutara lor daitekeela azpimarratzen

dute:

- bata, tokiak garraio sistemaren efizientzia handiago baten bidez irisgarriagoak

eginez (hortaz, garraio sistema etengabe indartzen aritzea beharrezkoa izango da,

mugikortasun motorizatuaren gehikuntzari bide emanez);

- edo bestea, irisgarritasuna hurbiltasunarekin parekatuz eta beraz, nahi edo

behar bat asetzeko egin beharreko desplazamendua ahalik eta txikiagoa izan dadila

sustatuz. Azken honek, garraioaren ikuskera ekologikoak aurkezten duen aukera,

“hurbiltasuna sortzea 32 ”ri emango dio garrantzia, mugikortasuna eta garraioaren

produkzioa berez positiboak diren balore izateari utzi eta gizakien behar eta nahiak

asetzeko onartu beharreko ordaintzat hartuko lirateke.

Esan gabe doa ekonomiaren globalizazioa justuki kontrako norabidean doan

joera dela, izan ere etengabe ari baita urruntasuna sortzen. Eta zentzu horretan berez

jasangaitza den eredu baten aurrean kokatzen gaituela.

Jasangarritasuna eta ziurtasuna helburu gailen gisa kokatzeak beste garraio

eredu batera eramango gintuzke, harreman ekonomiko eta sozialei dagokienez

30

Martínez Alier-ek (1992) iradokitzen digu ekonomia ekologikoaren funtsetako bat den hau

(bihurtezintasun edo neurtezintasunarena).

31

mugikortasuna: sistema sozioekonomiko jakin batean pertsonek edo merkantziek burutzen dituzten

desplazamenduen kopurua neurtzen dituen aldagai kuantitatiboa; irisgarritasuna: komunitate bateko

kideek euren behar edo nahiak asetzeko bitartekoak dauden tokietarainoko distantzia egiteko duten

erraztasuna adierazten duen aldagai kualitatiboa.

32 Estevan eta Sanz-ek adierazten dutenez, hurbiltasuna sortzea giza-jarduera desberdinen kokapenaz

harago doan kontzeptua da, “Es un concepto también, y sobre todo, aplicable a la organización de la

producción y el consumo, a las formas de satisfacer mil y una necesidades y anhelos individuales y,

en general, a la organización socioeconónica global ” (1996, 44). Hurbilekoa baloratzea, inguru

hurbilean eskura dagoen oro kontu handiz erabiltzea eta urrutirako desplazamenduak soilik hurbileko

balibideen bitartez ase ezin daitezkeen beharrizan eta nahi garrantzitsuak konpontzeko erabiltzearen

norabidean emandako urratsak lagungarri dira hurbiltasun sorrera horretan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!