26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika 295

estatuaren gainerakoarekin lotzea izango lukete helburu, baina praktikan bere

garrantzia ez da oso handia, beste arrazoi batzuen artean trenbide konbentzionalak

beste garraiobideekiko izan dezakeen lehiakortasuna handitzeko inbertsio politikarik

eza eta kudeaketa arduratsu baten faltaren ondorioz.

Baiona-Tolosa (Toulouse) lineak ere badu tarte bat Euskal Herrian, zati txikia

baina garrantzitsua, bera baita Europako erdialdearekin eta Italiarekiko

komunikabide nagusietako bat.

RENFEk, bestalde, badu bestelako zerbitzurik Euskal Herrian, zehazki Nerbioi

ibaiaren ezkerraldeko zerbitzuetaz (laster metroaren bigarren linearen lehia jasango

dutenak) bera arduratzen baita.

Burdinbide estuen sareari dagokionez, soilik Bizkaian eta Gipuzkoan aurki

dezakegu eta bere funtzio nagusia Bilboko eta Donostiako aldirietako garraio

zerbitzua bermatzea da. Bi enpresa publikoren esku dago sare hau:

- batetik, Eusko tren, Eusko Jaurlaritzaren agintepekoa, ibilbide osoa Euskal

Autonomia Erkidegoaren barruan egiten duten trenbideak kudeatzeko; besteak beste:

Bilbo-Donostia, San Ignacio-Lezama, Bilbo-Gernika-Bermeo;

- eta, bestetik, FEVE, Espainiako gobernuaren menpekoa, Bilbo-Santander eta

Bilbo-La Robla lineez arduratzen dena (lehenengoa Galiziaraino doan trenbidearen

tarte bat eta bigarrena Palentzia-Leon norabidean).

Ezin ahaztu dezakegu aldirietako zerbitzuetaz ari garelarik Bilboko Metroa

(honen kudeaketaz, berariaz sortutako beste enpresa publiko bat arduratzen delarik) ,

Nerbioi Itsasadarraren eskuineko eskualdean jada diharduena eta aurki ezkerraldean

ere arituko dena. Bere zerbitzuak funtsezkoak dira Bilboko eremu metropolitarraren

funtzionamendurako.

Trenbidearen egungo egoerak hemen eskaini diezaiokegun denbora eta luzera

baino gehiago eskatuko luke. Labur esanda, badirudi nagusitzen ari diren joerak

trenbide konbentzionala aldirietako zerbitzuetarako uztea eta ibilbide luzekoan

AHTren aldeko aukeraren aldekoak direla.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!