26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

III. Kapitulua: Espazio eta garapenari buruzko ikuskera tradizionalak 105

Richardson-ek (1978, 119-126) proposatzen duen hazkunde espazialeko

ereduan aglomerazio-ekonomiei ematen die protagonismo nagusia eta kontzentrazio

espazialeko prozesuaren funtsezko faktoretzat hartzen ditu. Hauez gain, frikzio

espazialak eragindako kostuak, kokatze-preferentziak (enpresen zein familien

erabakien osagai subjektiboa) eta kokatze-konstanteak (aglomerazio foku gisa

diharduten kokaleku predeterminatuak: baliabide natural mugiezin baten kokalekua,

hiri zaharrak edo kokatzerako aparteko abantailak eskaintzen dituzten tokiak –

adibidez, garraio-lotune potentzial bat–) izaten ditu kontuan. Printzipioz polarizazioa

zein difusioa azaltzeko baliagarritzat aurkezten den proposamen honek dakarren

sakoneko planteamendua erakargarria dirudi, kontzeptu espazialak bihurtzen baititu

analisiaren ardatza, errealitatean agente ekonomiko desberdinen erabaki espazialetan

diharduten elementu kualitatibo anitz barneratuz ere. Arazoa sortzen da elementu

horiek guztiak eredu formalizatu batean adierazi nahi direnean, izaera kualitatiboko

horietariko asko nekez neur daitezkeelako, ondorioz, ereduaren aplikagarritasuna

zalantzan jarriz. Edonola ere, aglomerazio-ekonomia eta desekonomien inguruan

egiten dituen hausnarketak eta, bereziki, horien gain jartzen duen enfasia dela-eta

interesgarritzat jo dezakegu bere ekarpena.

70eko hamarkadako krisialdira arte aglomerazio-ekonomiek jarduera

ekonomikoaren kontzentrazioan jokatzen duten papera onartzen bazen ere,

krisiarekin batera hauen eragina zalantzan jarriko da nolabait. Zehazkiago, hiri

handien hazkundearen geldialdia eta industrializazio zaharreko erregioen

narriaduraren aurrean, hots, krisiaren isla espazial nabarmenak diren hauen aurrean,

zalantza handia sortuko da aglomerazio-ekonomien bilakaera eta erdiespena

hazkunde iraunkorreko prozesu baten garapena errazten zutela mantentzen zuten

planteamendu teorikoen inguruan (Cuadrado, 1990). Fenomeno berri horien

agerpena azaldu nahiko dituzten saio teorikoak plazaratuko dira, hauetako gehienek

teknologi berriak eta produkzioaren antolaketa modu berriei buruz mintzatzen

zitzaizkigularik.

Esandakoaren ildotik eta hiri metropolitarretako aglomerazio-ekonomiei

dagokienez, gure ustez tentu handiz ibili behar da, izan ere arriskutsua izan

baitaiteke inbertsio industrialen bilakaerari edota enpresa berrien sorkuntza tasari

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!