26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa 201

bermea eskatzen dute beti; titulu publikoek ere beti jasotzen dute nolabaiteko abalen

bat estatu zein erregioetako gobernuen partetik (formula desberdinak erabiliz:

kenkari fiskalak, edota zerga-tasa jakin batzuen gain bermatutako jaulkipenak,

adibidez).

Baina zor jaulkipen horiek eta obligazioek arrakasta izan dezaten toki-

merkatuetan konpromisoak gauzatu eta akordioak erdietsi behar dira, tituluak eta

obligazioak eros ditzaketen aurreztaileak erakartzeko. Hauek, normalean, bere

ingurunearen hobekuntzaz kezkatuak egoten direnez, proiektuaren bideragarritasun

ekonomikoa agertzea edota ingurumenarekiko errespetua bermatuko dela ziurtatzea

erabakigarri izan daiteke beren atxikimendua lortzeko 21 . Zentzu honetan, titulu

publikoak jaulkitzeko ahalmen eta eskumena duten erregio eta toki mailako

gobernuek euren lurraldean bertan azpiegitura politika bat aktibatu ahal izateko

beharrezko kontsentsuak lortzen lagun dezakete (Gómez Uranga, Franco eta

Etxebarria, 1998, 247-8).

Gainera, azpiegitura jakin batzuk inbertitzaileak erakartzeko funtsezko izan

daitezkeelakoan horrelako egitasmo handiak sustatzeari ekingo dion erregio-gobernu

batek begitartean izan behar du horrek bestelako gastu eta lehentasunei erantzuteko

ezartzen dion hipoteka 22 . Are garrantzitsuagoa, beraz, herritarrekin akordioak

lortzeko ahalegin zintzoak egitea, proiektu eta alternatiba desberdinen inguruko

informazio zabala eskainiz eta, beren interesarengatik gizarte mailan eztabaida pizten

dutenen kasuan, herri-kontsultak burutzearen aukerari ateak zabalik izanez.

2.- Bigarren fasean, proiektuaren eraikuntzan, fondoen ekarpena egiteko

ordua gordinkiago ageriko zaio inbertitzaileari. Eta orain egin beharko die aurre

arrisku handienei: batetik, kontratisten aldetik izan daitezkeen atzerapenak eta

21 Azpiegitura proiektuei dagokienez kostua ez da azpiegituraren hornidurarako oztopo nagusi bakarra

ezta hornitzaile pribatu edo publikoen arteko aukeraketan kontuan hartzen den bakarra. Auzokoek eta

talde ekologistek, adibidez errepide berri baten edota hondakin solidoentzako isurtegi baten

kokapenaren aurka izan ditzaketen jarrerak kostua bezainbesteko eragozpena izan daitezke azpiegitura

berri baten sorrerarako (Gomez et al, 1991, p. 259-260).

22 Kontuan izan dezagun prestaketa eta, bereziki, eraikuntza lanek dakartzaten kostu izugarriei askotan

hain nabarmen ez diren beste batzuk erantsi behar zaizkiela: eraikuntzaren ondorioz konprometitutako

finantza-zamak eta azpiegituraren mantenimendurako gastuak, biek ala biek hazkunde aipagarriak

izaten dituztenak. Gastu hauek guztiek beste sektore batzuetan edota zenbait beharrizan soziali

erantzuteko beharrezko izan litezkeen baliabide ekonomikoak bereganatuko dituzte.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!