26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

174 V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa

Publikoak deitzen diegunean horrekin ez dugu esan nahi azpiegitura-hornitzaile

nagusia sektore publikoa izan behar duenik, baizik eta azpiegiturek eskaintzen

dituzten zerbitzuen izaera dela publikoa, hots, Musgrave-k adierazitako bi

ezaugarriak betetzen dituztela: aldi berean subjektu batek baino gehiago aprobetxa

ditzakeela eta inor kontsumotik kanpo uztea ez dela beti posible izaten 1 . Bestela

esanda, hornituko dituen erakunde mota ez da irizpide erabakigarria: publikoa izan,

pribatua izan zein mistoa izan, inportanteena da kasu guztietan merkatu pribatu edota

enpresa-erakunde tipikoekiko desberdintasun bat edo gehiago agertzen dituztela.

“Erabilitako erakundea enpresa pribatua denean ere, honek araudi publiko baten

arabera jokatu beharko du edota bere merkatuen gaineko babes publikoaren onura

izango du. Zenbait kasutan fiskalitate edota subentzioei dagokienez ere diferentziak

egongo dira” (Biehl, 1988, 295).

Gómez Uranga eta Serrano-k (1996) gogoratzen digutenez, zerbitzu publikoen

erregulazioari buruzko literaturaren barne sarritan izan da aipatua monopolio natural

izatearen ezaugarria (gasa, elektrizitatea, ura, eta garraio eta komunikazioen

kasuetan, adibidez), kostu altuekin, praktika diskriminatzaileekin, sarrerarako hesiak

sortzearekin e.a erlazionatutakoak. Hortik agintariek zenbait aldagaien gaineko

kontrola izan behar zutela ondorioztatzen zen, batez ere prezio eta tarifen gainekoa;

horrela kontsumitzaileen eskubide jakin batzuk ziurtatzeko, eta ekonomiako

produkzio-egiturari zenbait inputen hornidura (prezio kontrolatuetan) ere bai.

Halaber jabetza eskubideen inguruan sor zitezkeen arazo eta auziak zenbait aldagai

monopolikoen erregulazioaren bidez hobeto gestiona zitezkeela uste zen. Horrela, “la

aplicación e implementación de estas regulaciones supone establecer una estructura

de costes y precios marco compatibles con el logro de ciertos objetivos de equidad y

justicia”; baina askotan prezio horiek merkatuko balorazio normalez haratago doaz,

banakuntza eta ekitateari buruzko alderdiak ere barneratu beharko baitituzte (Gómez

Uranga eta Serrano, 1996, 131).

1 Egia esateko, ez dira bete betean ondasun publiko puruak: behin erabiltzaile kopuru bat gaindituta

kongestioa ager daiteke eta, bestalde, esklusioa egitea ere posiblea da, prezio moduan hesiak ezarriz .

Horrek, edozein kasutan, ez du beren izaera publikoa baliogabetzen, izan ere erabiltzaile kopuru

handientzako edukiera izaten baitute eta esklusioa ere askotan edo ezinezkoa edo oso kostu altukoa

izaten baita.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!