26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VI. Kapitulua: EBko eta Estatu espainiarreko politiken ildo nagusiak 265

dira gailentzen direnak, egungo lurralde-egituran posizio finkatuena duten hiri-eremu

eta eremu metropolitar nagusien mesederako.

2.1.3.- Hiriarteko garraioaz 43

: jarduketen deskribapen orokorra eta horretan

oinarrituriko zenbait iruzkin kritiko

Garraio moduen artean egun nagusi den motaren alde 44

, hots, errepidearen alde

egiten segitzen dute plangintza honetan ere: barne trafikoarekiko partaidetza %90en

inguruan mantenduko da seguruenik; eta, horrez gain, ekonomiaren

internazionalizazioa dela medio izan daitekeen trafiko gehikuntza kontuan izanda

garraiobide hau da azpiegituren alorrean defizit handiena duena, AGPren egileen

iritziz (MOPTMA, 1994, 106). Jarduketa gehienek, beraz, errepide sarearen hedapen

eta mantenimendua dute helburu. Errepidea izango da, hortaz, sistemaren modu

unibertsala, bestelako garraio moduei gero eta erabilera espezializatuagoak

esleituko zaizkielarik.

Horrela, trenbidea, esate baterako, errepidearen ordezko gisa planteatzen da

kongestio arazoak agertzen diren korridoreetan, aldiriko trenen kasuan adibidez;

edota merkantzien garraio konbinaturako. Azpiegitura beharrak, dagoen sarearen

hobekuntzak eskatzen dituenak izango lirateke, gehi abiadura handiko bide berrien

eraikuntzarako beharrezko direnak.

Airezko garraioari dagokienez ere azpiegitura beharrak, dauden instalazioen

hobekuntzei dagozkienak dira, salbuespen gutxi batzuk salbu (Madril-Barajas kasu),

beren ahalmena aurreikusitako eskarirako nahikoa dela baitirudi.

Hautaketa horrek, eta oro har jarduketa desberdinen deskribapenak eskaintzen

digun informazioak, uste baino garrantzi handiagoa du, izan ere AGPk dakarren

43 VI. Kapitulu honetan soilik hiriarteko garraioari buruzko jarduketak izango ditugu aztergai, nahiz

eta aurrerago (VIII. Kapituluan, hirien gaineko jarduketez aritzean) hiri barneko garraioari buruzko

alderdi batzuk ere jasoko ditugun. Atal horiek aukeratu ditugu, horiexek baitira gure gaiarekin

zerikusi handiena dutenak, eta Planean bertan ere garrantzi handiena jasotzen dutenak (aurreikusitako

inbertsio beharren %57,26 eta %18,34, hurrenez hurren, hiriarteko garraioari eta hiribarnekoari

zuzenduak).

44 1992an errepideak jasotzen zuen bidaiarien barne trafikoaren %89.4, bidaiarien nazioarteko

garraioan sarreren %59.8 eta irteeren %88.5; merkantzien barne garraioaren %77.1 eta nazioartekoan

inportazioen %14.7 eta esportazioen %30.4 (MOPTMA, 1994, 106-115).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!