26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

40 I. Kapitulua: Espazioaren azterketa kapitalaren internalizazio fase berrian

laburrera aldatuko denik, are gutxiago Estatuez azpitiko espazioen alderako botere

banaketa horrek eduki eta sentiberatasun sozial handiagoko Europa baten aldeko

aldarrikapenak biziagotuko balitu.

Edozein kasutan egoera oro da aldakor eta eskuartean dugun gaiari gagozkiola

ere, aldaketak gerta daitezke, funtsean bi elementu izango direlarik horretan eragile:

indar korrelazioa eta erregulazio-tresna gisa Estatu-nazioen kuestionamendua.

Arestian aipatu bezala, Estatua oraindik funtzionala izaten jarraitzen du

Kapitalarentzat, liberalizazioan oinarritutako internazionalizazio gehikorreko

prozesuaren legitimatzaile eta bermatzaile denez. Haatik, horrek ez du esan nahi

“Estatu” horiek derrigorrez Estatu-nazioaren esparrukoak izan behar dutenik;

baliteke maila “txikiago”ko erregulazio-esparruak eraginkorrak suertatzea kapital

transnazionalarentzat, batez ere kasu horietan zeintzuetan herritarrek, izaera,

historiko, politiko, kultural, sozial edota ekonomikoko zioak direla medio, Estatu-

nazioaren legitimitatea zalantzan jartzen duten. Agian, honelako egoera batean

Kapitalak hobeki ikusiko luke gatazkarik gabeko lurralde politikoki

“desegituratuago” bat eraikuntza europar neoliberalari eta joera globalizatzaileari

tinkotasun handiegiaz oldartzen ez zaien neurrian.

Etxebarriaren (1993, 76) hitzek argi eta garbi adierazten dutenez:

“subiranotasun nazionaleko proiektu baten bideragarritasun kapitalista, proiektuak

berak kapitalaren garapenerako azaltzen duen funtzionalitatearekiko korrelatiboa

da”.

Bukatu aurretik ez legoke gaizki gogora ekartzea beste gai eztabaidagarri bat,

alegia: Estatu-nazioak bizitzen ari diren aldaketen aurrean Estaturik gabeko

nazionalismoek nola berregokitu beharko lituzketen beren goiasmoak eta

aldarrikapenak.

Gaiaren muinari heltzeko, abia gaitezen Gómez Urangaren (1998,31) aipu

honekin: “En la actualidad a la luz de los cambios en los estados nacionales en el

marco de las tendencias de la economía internacional, lo más coherente sería que

los objetivos nacionalistas se situasen en el actual contexto histórico, principalmente

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!