26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa 185

Gómez Uranga eta Etxebarria (1993) ahalegindu dira azpiegiturek erregio-

garapenean izan dezaketen betekizuna hurbilketa berri honen ikuspegitik zehazten 10 .

Oinarritzat sareen kontzeptua (networks) hartzen duen ekarpen hau interesgarria

iruditu zaigu, izan ere azpiegiturekin batera aglomerazioek garapenerako eskaintzen

dituzten beste elementu potentzialak ere izaten baititu kontuan.

Bi sare mota desberdin kontsideratuko ditugu: barne sareak (BS) eta kanpo

sareak (KS) 11 .

• Kooperazioko Barne Sareak (BS), zeintzuen funtzio nagusia espazio jakin

bati barne koherentzia ematea den. Sare hauek garapen prozesu luzearen ondorio

dira, prozesu horretan instituzio sozial, ekonomiko eta zientifiko guztiak inplikaturik

daudela, eta beren garapen dinamikak espazio jakin horren hazkunde endogenorako

gaitasuna jartzen du agerian.

Izaera kualitatiboagoa badute ere, informazioa bideratzen duten kanal

antzekoak lirateke; sarearen betekizun nagusia agente desberdinen artean informazio

fluxu optimoena lortzea litzateke, horretarako agente horien artean kooperazio

mekanismoak sortzea beharrezkoa izanik. Sarea determinatzen duten agente horien

adibideak hauek izan daitezke: laborategiak, ikerkuntza zentroak, erakunde

enpresarialak, instituzio publikoak, finantza-erakundeak eta erabiltzaileen taldeak.

Barne sare baten ezaugarririk azpimargarrienak izango lirateke informazio fluxuaren

hobekuntzaz gain, berrikuntza garrantzitsuren burutzapen bateratua eta eraginkorra

ahalbidetzea.

Erregio baten garapen potentzialak zerikusi estua du erregioak ezar dezakeen

sare-sistemaren kalitatearekin. Horrez gain, garapen endogenoa lortzeko gaitasuna

beste aldagai politiko eta kultural batzuen araberakoa ere bada, hala nola enpresarien

10 Gogoratu, dena den, erregio teorian azken hamarkadan egindako ekarpen gehienek (IV. atala)

jasotzen zutela, kasu batzuetan esplizituago eta beste batzuetan inplizituago, azpiegitura onak

izatearen egokitasuna, erregio barnean nahiz kanpoarekikoak. Adibidez, hirien protagonismo

eraberrituaz jardun dugunean edota, agian argiago, Berrikuntza Sistema Erregionalaz aritzean

nabarmendu ditugu azpiegiturei buruzko zenbait osagai.

11 Autoreok proposatutako terminoak erabiliko ditugu geuk ere, nahiz eta agian nahasgarri samarrak

izan daitezkeen; izan ere kanpo sareak deitutakoetan azpiegitura fisikoko sare guztiak sartzen baitira,

bai kanpoarekikoak bai erregioaren barnekoak ere. Halere, testuan zehar kontu hauek guztiak nahikoa

argi geratzen direla uste dugunez, termino horiei eustea erabaki dugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!