26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

386 VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra

- Egitasmoak ez du eredu berririk planteatzen, ohiko eskeman sartzen zaigu:

nazioartean lehiakor izango den metropoli bat sortzea, azpiegiturak eta hiri-

ekipamenduak bultzatuz. Gainera, Euskal Herriko hiri-sistemaren ikuspegitik, oso

kezkagarria da bere lehiatzaile hurbilenen artean Bilbo sartzea.

• Nafarroari dagokionez, Iruñeako udalerriak Udal Plan berria du uneotan

eskuartean 14 . Plana berez hiriaren esparrura mugatzen bada ere, bertotik ondoriozta

dezakegu gutxi gorabehera bai eskualdeari dagokionez bai oro har lurraldean izan

behar duen txertakuntzaren ezaugarriei buruzko zenbait ildo. Edozein udal planak

dakartzan ohiko elementuez gain (etxebizitzaz, ekipamendu publikoetarako lurzoru

zuzkiduraz, eraikuntzarik gabeko ingurune fisikoaz, e.a) hiriaren funtzio eta

garrantziarekin lotura zuzenagoa duten beste batzuk ere aipatzen zaizkigu:

(i) sortzen ari den eskualde mailako hiri berria aintzat hartzen du, berau

egituratzeko eta konfiguratzeko beharrezko diren bitartekoak jartzeko prest egoteaz

gain, eskualde horretan Iruñeak jokatu beharko duen paperaz ere mintzatuz.

Proposatzen dutenaren arabera, hiriburuak jarduera tertziario, instituzional, eta

erregio mailako (erregio hitzaz bai Nafarroa eta baita ere bere eraginpekotzat har

daitekeen eremu zabalagoa adieraziz) ekipamenduetan espezializatu beharko

litzateke. Industri lurzoru berririk ez baina aldiz, jarduera ekonomikoko gune berriak

bai planteatzen dira, zerbitzu jarduerak (enpresentzako zerbitzuak bereziki azpimarra

tuz) sustatzeko. Poligono teknologikoak, erakustazokak, formakuntza enpresarialeko

zentroak, ikerkuntza eta garapeneko zentroak, etab. aipatzen zaizkigu kokagune

horietan izango diren erabileren artean. Planteamendua, beraz, betiko lerroetan:

zerbitzuetako hiria sustatu, jarduera tertziarioetarako azpiegiturak ezartzeko

ekimenen bidez.

(ii) hiriak erregio eta Europa mailan duen eragin ahalmena gehitu beharra

aipatzen zaigu helburu nagusien artean, horretarako konexio-azpiegiturak garatzen

jarraitzea proposatuz.

14 Planaren berri www.pamplona.net Iruñeako udalaren webgunean jaso daiteke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!