26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

236 VI. Kapitulua: EBko eta Estatu espainiarreko politiken ildo nagusiak

Azpiegituretako inbertsioak ez dira beti beharrezkoak eta oso gutxitan

nahikoak erregio-garapena gertarazteko. Autoreek adierazten dutenez,

(Vickerman et al., 1999, 3), garraio-azpiegitura jada oso garatuta duten herrialdeetan

edozein toki bilakatzen da irisgarri eta azpiegitura hobekuntza berriek onura

marjinalak bakarrik eragiten dituzte. Garraio arloko hobekuntzek eragin

esanguratsuak izango dituzte erregio-garapenean butxadura guneren bat

konpontzeko baliagarri direnean soilik.

Europako Batasuneko kasura mugatuz, erregio atzeratuenetan azpiegitura

eratzearen bidetik planteatutako erregio-garapenerako politika denboraldi luzean

aplikatu bada ere, ez omen da oso arrakastatsu suertatu dibergentziak zuzentzeko

betekizunean 17

. Hori ikusita pentsa dezakegu edo azpiegiturak eraginik ez duela

hazkunde eta garapenean edo, aldiz, azpiegitura-inbertsioei dagokienez erregio

atzeratuenen alderako baliabide transferentzia nahikorik gertatu ez dela, alegia:

“[d]espite the investment in infrasructure as a deliberate tool of policy in lagging

regions, the leading regions have seen an even greater invest in infrastructure to

maintain their position” (Vickerman, 1991, 1).

Azpiegiturak eta erregio-garapenari buruzko azalpen sinpleenei jarraiki

azpiegitura hobeak izanda garraio kostuak merkeagoak edota aukera-sorta zabalagoa

eta lehia handiagoa izango dira. Input eta merkatuekiko irispide hobeari esker

erregio bateko enpresak, ceteris paribus, produktiboagoak, lehiakorragoak eta

arrakastatsuagoak izango dira irisgarritasun txikiagoko erregioetakoak baino.

Arrazoibide hau harago eramanez, Europan irisgarritasun maila orokorrak hobetuz

gero Europa mailako integrazio eta efizientziak gora egingo du, ondorioz Europako

industriarentzat orokorrean kostu baxuagoak eta lehiakortasun orokorraren

gehikuntza etorriko litzatekeelarik.

EBk (eta nola edo hala azpiegituretan oinarritutako bere garapen politikarekin

bat egiten dutenek) azalpen ildo horretan oinarriturik garraio hobekuntzak, bereziki

17 Hamar erregio sendoenen eta hamar ahulenen batez besteko p.c. BPGri erreparatuta: 1980an

lehenengoa bigarrena baino 3.1 aldiz handiagoa zen, 1988an 3.35 aldiz (Vickerman, 1991, 1) eta

1993an 3.3 (Vickerman et al., 1999, 2). Urte horietan guztietan Europako Batasunak erregiopolitikarako

duen eragile nagusienak, FEDER fondoak (1975ean sortua), azpiegitura proiektuetara

zuzendu ditu bere baliabide gehienak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!