26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

468 Ondorio Nagusiak

herritarrongandik hurbilago dauden erakunde eta esparruak sentiberatasun handiagoa

izan ohi dute demokrazia, ingurumena edota bertoko kulturarekiko, baina aldi berean

espazio horietan jarrera aurrerakoiak sustatuko lituzketen baloreak gailendu beharko

dira.

• Produkzioaren internazionalizazioaren eragile inportanteenetako Enpresa

Transnazionalak (ETNak) dira. Estatu zein erregioen artean lehia zorrotza sortzen da

ETNak beren lurraldeetara erakartzeko, ahalegin horretan ahalik eta baldintza

erosoenak sorraraziz, batez ere mozkin-tasaren gain eragin positiboa duten

jarduketen bitartez. Izan ere, atzerri inbertsio hauek gero eta interesgarriagoak

bilakatu dira enplegu sorreraren iturri potentzial gisa ez ezik berrikuntzen eta

ezagutzaren sorreran eta transferentzian duten garrantziarengatik.

Dena den, ez dezagun ahantz talde transnazionalek beren erabakiak taldearen

ikuspegiaren arabera hartzen dituztela eta horren menpe geratuko dela edozein filial

edota partizipatutako enpresa bati buruzko estrategia.

Bestalde, kontuan hartzekoa da berebat azken garaiotan nazioarteko atzerri

inbertsio zuzenaren hazkunde-tasa txikitzen doan bitartean negozio egiteko beste

modu batzuk –lizentziak uztea, produkzio/marketin/I+G elkartua, industri lankidetza

forma berriak- gehitzen doaz. Zentzu honetan gero eta garrantzitsuago bihurtzen da

erregioan bertan enpresa endogenoen oinarri sendoa osatzea, lankidetza modu

berriek, enpresa arteko akordioen bidez gauzatzen direnak, enpresa endogenoen

presentzia altua duten erregioei egingo baitie mesede.

II. KAPITULUA

• 80ko hamarkadan ekonomilarien artean kezka bizi sortu zuen gaietako bat

desindustrializazioari buruzkoa izan zen. Badirudi, haatik, azken aldiko joerek

ekonomia kapitalista aurreratuen desindustrializazioaren aurrean baino, industri garai

berri baten aurrean geundekeela adieraziko liguketela. Berregituraketak arazo larriak

sortuko ditu ukitutako herrialdeetan bai enplegu arloan bai lurralde-ikuspegitik ere

(bereziki zenbait espazioetan eta zenbait langile kolektiboengan).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!