26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

422 VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra

izango zuten arrakastari buruz aski baikor agertzen zirela hasieran baina euren uste

horiek nahiko zapuztuta geratzen ari zaizkiela apurka-apurka.

Euskadi 2000Hiru Ekimenaren 2000ko Txostenean (Eusko Jaurlaritza, 2001)

guztirako inbertsio edo gastua zenbatestean 77.465 milioi pezeta (Eusko Jaurlaritzak

-Ekimenaren bidez– 13.116 milioi eta Foru Aldundiek 64.349). Txosten horrek

zehazten duenez ez da oraingoz toki mailako erakundeen, ez administrazio

zentralaren ez sektore pribatuaren partehartzerik aurreikusten, ezta zorraren bidezko

finantziazioa ere.

Europatik etor daitezkeen fondoen zenbatekoari buruzko ideia bat egiteko

interesgarria da honi erreparatzea: Euskadi 2000Hiru Ekimenak (Eusko Jaurlaritza,

2000) Eibar-Gasteiz errepidearentzat 78.186 milioi kalkulatzen zuen (Jaurlaritzak

11.552 milioi jarri beharko eta Aldundiek gainerakoa: 66.634). 2000ko Txosteneko

datuekin alderatuz, Jaurlaritzaren ekarpenean dagoen diferentzia (1.564 milioi)

Europako Kohesio Fondoetatik jasotako dirua errepideetara bideratzeko hartutako

erabakiaren isla litzateke. Orotara 2.400 milioi jaso ziren baina 836 milioi Durango-

Bergara-Beasain ardatzean egindako beste lan batzuk ordaintzeko erabiliak izan

ziren.

77.000tik gorako milioi horiek, haatik, ez dira aski izango autobide osoa

finantzatzeko. EAEko 2. Errepide Planean (EHAA; 118 zk.,99-06-23) guztira ia

104.000 milioi beharko direla zenbatesten da, nahiz eta ez den gehiegi zehazten

nondik jasoko den dirutza hori. Aipatzen den gauza bakarra finantziazio mistoa

izango dela (publiko-pribatua) eta bidesariarekin (Gipuzkoako tartean, behintzat) 56 .

Gauzak are gehiago nahastearren, Arabako Errepide Planean (Arabako Foru

Aldundia, 1999) aurrekontuz kanpoko finantziazioa izango duela esan eta ez diote

fondorik esleitzen.

Autobide hori nola finantzatuko den galdetuta konkrezio eza da, beraz,

topatuko duguna. Gutxi gorabehera ziurtzat eman daitekeena hau da: autobide

berriak bidesaria izango duela, eta zenbatekoa izango den oraindik zehaztu ez duten

56 Arabako tarteei buruz finantziazio publiko-pribatua esaten du baina ez du bidesaririk aipatzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!