26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika 355

tarte jakin batzuen erreskate aurreratua. Lehiaketaren oinarrietan zehaztuko litzateke,

berebat, emakidak izango duen gehieneko epea, baina inoiz ez 30 urtetik gorakoa.

Hortaz, oraindik hainbat alderdi definitu gabe egon dauden arren nahiko argi

ikusten da parte hartze pribatu handi baten aldeko apustua egiten dela, alegia,

azpiegituraren eraikuntza, mantentzea eta kudeaketa ere esku pribatuetan utziko

lirateke, baina aldi berean berme eta laguntza publiko aipagarriekin, honelako

azpiegitura proiektuek duten arrisku maila altuen aurrean kapital pribatuak erakarri

nahi badira sarri gertatu ohi denez.

Nafarroako gobernuaren egitasmoa, haatik, ez da guztien gustukoa.

Finantziazio aukera honek, UPN gobernuko alderdiaz gain CDN alderdiaren babesa

ere jasoko luke baina ez, ordea, PSNrena. Honek, bere aldetik, beste proposamen bat

aurkeztu zuen, finantziazioaren %25 ez beste guztia publikoa izan beharko lukeela

eta ustiaketa ere Administrazioaren esku geratu beharko litzatekeela defendituz

(Diario de Noticias, 2001-04-25).

Momentuz, eta gaiaren inguruan Nafarroako Parlamentuak erabaki aurretik,

bere Zerbitzu Juridikoek aztertu beharko dute autobidea finantzatzeko bidea egokia

ote den eta aurrekontuaren gainean zer eragin izango duen. Finantziazio ereduei

buruzko gaiaren konplexutasuna agerian jarriko luke, neurri batean, azterketa hau

eskatu izanak. Bitartean, Iruñetik Lizarrara doan zatian eraikuntza lanak dagoeneko

hasita daude.

3.2.2.- A-15 autobidea

Finantziazio motak eta publiko/pribatu eztabaidari buruzko beste adibide

adierazgarria A-15 autobidearen inguruan sortutakoa da.

Gaiak azken aldion aurkezten dituen nondik norakoak hobeto kokatu ahal

izateko, azal ditzagun lehenik A-15 Autobideak bere finantziazio eta ustiapen motari

dagokionez agertzen dituen ezaugarriak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!