26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

372 VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra

4.- Hausnarketen artean ezin aipatu gabe utzi proiektuen diseinu eta

aplikazioan sortzen diren beste arazo batzuk, proiektuaren bideragarritasuna bera

kolokan jarri dezaketenak. Batetik, eremu metropolitar baten gain administrazio

maila desberdinek (udalak, erakunde metropolitarrak, estatuko administrazioa,

erregio mailakoak, bestelako erakunde publikoak) dute, alor batean ez bada bestean,

eskumenen bat eta ohikoa izaten da administrazio desberdinen artean gatazkak

sortzea. Bestetik, hiritarren partehartzea bideratzeko mekanismoak ez dira inolaz

ere eraginkorrak izaten; gizarte zibilaren iritzia jasotzeko ahaleginak eta bideak oso

partzialak izaten dira, enpresarien antolakundeei eta erakundeen inguruan mugitzen

direnei herritik sortutako ekimenei baino askoz presentzia eta garrantzi handiagoa

emanez. Bi arazo horiei behar bezala heltzea eta konponbidea ematea (halabeharrez

administrazio mailen artean zein gizarteko sektore desberdinen artean eta, berebat,

horien guztien artean eztabaidatu eta adostasun minimo batzuk lortzearen bidetik

etorriko dena) urrats garrantzitsua izan daiteke hiria eta erregioaren etorkizuna berma

dezakeen estrategia baten arrakasta ziurtatzeko bidean.

Azken finean, gogoan izan dezagun ez dagoela formula orokorrik, politika eta

estrategiak tokian tokikoak izan behar dute, dagokion esparru metropolitar eta

erregioaren ezaugarrien arabera definitua, bai produkzio oinarriaren ezaugarriak baita

bertoko agente ekonomiko sozialenak eta baita ere berton bizi diren pertsonenak.

Internazionalizazioko eta modernizazioko estrategia batek arrakasta izango badu,

eraldakuntza horrek guztiak dakartzan abantailak eta kalteak modu kontsentsuatu eta

bidezko batean banatuz izango da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!