26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

194 V. Kapitulua: Azpiegitura politika eta garapen ekonomikoa

izaera monopolistako praktikarik ere. Testuinguru honetan bai prozesu

desregulatzaileak bai pribatizatzaileak norabide berean joango lirateke, hots,

eskuhartze egoera batetik, eta efizientzia gutxiagokoa, lehia idealeko egoera lortzea,

kutsadura interbentzionistarik gabekoa eta zeinean efizientzia maximoa lor

daitekeen.

Erregulazioari egiten zaizkion erasoek baita pribatizazioaren aldeko

diskurtsoak ortodoxia neoklasikoan aurkitu dute beren euskarri nagusia.

Efizientziaren arabera neurtuz merkatuaren nagusitasuna aldarrikatzen duten ildoei,

sektore publikoaren eskuhartzeak berak ere akatsak izan ditzakeeneko

planteamenduak erantsiko zaizkie, Public Choicen eskolak (Buchanan, 1958;

Tullock, 1965; Buchanan eta Tullock, 1962) planteatutakoari jarraiki (agentzia

publikoetako burokraziaren ordezkariek euren interes propioak gidaturik joka

dezaketela, interes horiek ez daukatelarik zertan kontsumitzaileenekin edota

produzitzaileen efizientziari buruzko helburuekin bat etorri behar). Honek are

zalantzazkoago egingo luke eskuhartze publikoaren aldeko jarrera, izan ere zenbait

baldintzapean merkatuak nahiz estatuak akatsak egin ditzaketenez gero kasuan kasu

ikusi beharko litzateke zeinen bitartez lortzen den efizientzia handiagoa, bata ala

bestearen alde egiteko orduan. Public Choicearen jarraitzaileentzat, lehiak dakartzan

onurak direla-eta, monopolio publikoen desregulazioa eta politika pribatizatzaileak

izango dira bide egokienak.

Ikuspegi liberaletik sektore batzuek merkatuaren akatsak egonik ere lehia

estatuaren eskuhartzerik gabe lor daitekeela defendituko dute. “Jabetza-eskubideen

eskola” deritzonak (Coase, 1937) kanpokotasunen arazoa jabetza-eskubideak

birdefinitzearen bitartez konpontzea proposatzen du, horrela sektore publikoaren

partehartzea beharrezkoa izan ez dadin eta merkatua bera izan dadin esleipen

efizientea bermatuko duena.

Bistan denez, ikuspegi honen arabera jabetza-eskubideen aldaketak eta

Estatuen eskuhartzeen artean ez legoke erlaziorik eta gobernuen eskuhartzea jabetza

pribatua babeste eta zaintze soilera mugatuko litzateke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!