26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

402 VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra

proposamen hori (dagoeneko Y itxura hori izango zuena eta Santa Agedako

korridorea deitu zutena) ez zela Abiadura handiko tren gisa planteatzen, izan ere

gehienez 200km/orduko abiadurarako zegoen diseinatuta.

Proposamen hori oinarritzat harturik 1988an RENFE eta Eusko Jaurlaritzaren

artean lankidetza-akordio bat sinatuko dute eta honi jarraiki garatuko da Euskal

Herriko Trenbide-Alternatiben Azterketa. Lan hau burutzeko arestian aipatutako

Euskadiko Trenbide Plana hartuko dute abiaburu; oinarrizko txosten hau gainera

egokitu egingo da Espainiako Ministroen Kontseiluak 1988ko abenduaren 9ko

bileran abiadura handiari eta nazioarteko zabalerako lineei buruz onartutako irizpide

berriak eransteko. Berebat, trafiko mistorako ezaugarriak ematen zitzaizkion

proiektuari (horrek abiadura mugatzea bazekarren ere).

Hasieratik ikus daitekeenez, beraz, trenbide azpiegiturei dagozkien eskumenak

ez daude erabat gobernu autonomikoaren esku; horrexegatik izango da beharrezkoa

bi aldeen arteko lankidetza etengabea, nahiz eta batzuetan ez den behar bezain

jariakor suertatzen.

Euskal administrazioek tinko eutsi diote proiektu horri. Horrela, 1994-1997

epealdiko Epe Ertainerako Ekonomi Planean bertan ere argi eta garbi esaten zen

puntu horiek elkarlotuko lituzkeen ahalmen handiko trenbide-sarerik ez izatea zela

gaurregungo konturik kezkagarriena azpiegituren alorrean (Eusko Jaurlaritza, 1994,

42). Eta orduz geroztik egindako azpiegitura planetan ere, adibidez, Euskadi XXI

planean (EJ eta FA, 1996) edota Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektorialean

(EHAA, 2001-04-09, 69 zk.), nabarmen ageri da proiektu horren aldeko jarrera

ofiziala.

Euskal Ya deitutakoak 194 kilometro bide izango lituzke Araba, Bizkaia eta

Gipuzkoan, eta 441 hektarea lur okupatuko lukete trenbideek. Halaber, alderik

alderako bosna kilometroko segurtasun hesi bat paratuko dute ibilbide osoan.

Zuzenean kaltetuko dituen lur hektareaz gain, zeharka, 207.000 hektareatan izango

du eragina azpiegitura berriak, alegia, hiru lurraldeotako lurren heren batean. Ehunka

hektarea nekazari lur –441,3 hain zuzen ere–, baso eta akuifero hondatuko ditu,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!