26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra 377

Hirien arteko harremanak eta hiri bakoitzak ingurunean duen erakarmen

indarra hainbat faktoreren araberakoa da, besteak beste, merkataritza, zerbitzu,

administrazio, finantza alorretakoak eta, noski, horien artean garraio sareen

konfigurazioa ere. Euskal Herriko alde bakoitzak bere harreman ekonomiko

nagusiak, administrazio egiturak, finantza harremanak, garraiobideak, etab. dagokion

estaturantz orientatuak dauzka, eta horrek erabat baldintzatzen du hiri-sistemaren

konfigurazioa, bi errealitate bereiziz.

Horrela, Ipar Euskal Herria bi hiri hauen eraginpean dago: Baiona eta Paue

(Biarno). Lapurdi eta Nafarroa Behereak Baiona aldera egiten dute eta Zuberoak,

aldiz, Paue aldera.

Hego Euskal Herriari dagokionez, hirialde gehienak hiriburuen eraginpean

geratuko lirateke, baina batzuk (kanpoalderago daudenak) euskal eremuaz kanpo

geratzen dira: Arabako hegoaldea eta Nafarroako Erribera (Miranda de Ebro eta

Logroñoren eraginpean).

Bilboren eraginpeko barrutia, bere aldetik, Euskal Herriaz kanpoko zenbait

lurraldeetara ere hedatzen da, Burgosko iparraldera eta Kantabriako ekialdera, hain

zuzen.

Garraio sarea 6 , bestalde, funtsezkoa da bertoko hiri-sistema kanpoko hiri-sare

nagusiagoan txertatzeko. Errepideei dagokienez, batetik iparra-hegoa ardatzean

Europarako lotura ahalbidetzen duten bideak aipatuko genituzke: N-1 errepidea (E-5

bide europarraren parte dena), A-8a (E-70) eta A-68a (E-80) eta euren arteko

konexio proiektua, eta Eibar-Gasteiz autobide proiektua. Eta bestetik, Euskal Herria

estatu mailako gune nagusiekin eta inguruko erregioekin lotzen dituztenak:

hegoaldean Kantauriko autobia, A-68a (Zaragozaren bitartez Mediterraneoarekin

lotzen duena), N-1 errepidea (Madrilekiko lotura); eta iparraldean A-63a (BAM hiri-

multzoa Bordele eta Parisekin lotuz) eta A-64a (Pauekin). Errepide sareak bi estatuen

hiriburuak erdigunetzat dituen erradio antolaketa duen bezala, gauza bera gertatzen

da trenbideekin, kasu bakoitzean dagokion estatuko tren konpainia nagusiaren

6 Euskal Herriko garraio sareari buruz luze eta zabal mintzatu gara aurreko kapituluan; hemen lau

hitzetan jasotzen duguna bertan dago askoz ere garatuago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!