26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra 371

- Sektore eta jarduera dinamikoen kontzentrazioa gora egiten ari omen da hiri

handietan. Dena den, jarduera mota hauek (eta bereziki goi mailakoetakoak) soilik

izango dira posible espazio metropolitar gutxi batzuetan, zeintzuetan ahalmen

teknologikoa izango den garapen ekonomikoaren eta aldaketa erregionalaren giltzarri

eta faktore determinantea. Hiri- edo metropoli-eremuan ingurune berriztatzaile baten

ezaugarriak garatu eta sustatzeko ekimenak ezinbestekoak bihurtzen dira,

azpiegituren ezarrera baino askoz haratago, jakina.

Gauzak horrela, zenbait kasutan –bereziki elkarrengandik gertu dauden hiriak

elkarren artean lehiatzen direnean, (makro)erregioan erakarpen ekonomiko, kultural

eta politikoko zentro gisa nork bere posizioa finkatu nahian– lehiaren aukeraren

aldean kooperazioarenak izan ditzakeen abantailak ere baloratu beharko lirateke,

sare hirien formulari helduz erregioak osotasunean joka dezakeen funtzioa

birdefinituz.

3.- Proiektu eta estrategia horiek bultzatzen duten garapen ereduaren ondorio

espazial eta sozialak ere aintzakotzat hartu beharko dira. Izan ere, garapen

kontzentratuaren abantailak sustatu nahi dituzten planteamenduak izaki, guztiz

zentzuzkoa da disparekotasunak eragin ditzaketela pentsatzea. Disparekotasunak sor

litezke aglomerazio metropolitarren barnean, esate baterako, inbertsio eta

jarduketa gehien kontzentratzen diren eremuak eta marjinatuagoak geratzen diren

beste eremu batzuen artean (azken hauetan -adibidez, langileen auzo eta herriak,

hazkunde industrialeko epealdian hedatutakoak eta egun arazo larriak dituztenak

maila sozialean, ingurumenari buruzkoan edota urbanistikoan- ez baitaude ekimen

mota horiek garatzeko baldintza egokiak). Ildo beretik, baztertze eta esklusio

sozialaren arriskua areago daiteke jada dezente ukituak diren espazio eta

kolektiboengan.

Disparekotasunak handi daitezke, berebat, erregioaren barnean, hiri-

aglomerazio inportanteenean zentralizatutako garapen politiken aplikazioak

ondorioak izango baititu erregio osoan. Botere publikoen ahaleginak eta baliabideak

metropoliaren sustapenean kontzentratzen badira, erregio-lurraldearen gainerakoari

eragin diezaioketen neurri osagarri eta orekatzaileak kontsideratu gabe, erregio

barneko disparekotasunek ziurraski gora egingo dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!