26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

254 VI. Kapitulua: EBko eta Estatu espainiarreko politiken ildo nagusiak

Bestalde, aipatu 1993-2007 planak mahaigaineratzen duen ikuskerak

azpiegituren beharra eta hiri-eremuen garapena bete-betean uztartzen ditu 35

berarekiko gure interesa biziagotuz.

2.1.- Azpiegiturak eta lurralde-garapena

Atal honetan arestian aipatutako Azpiegituren Gida-Plana 1993-2007

txostenak (aurrerantzean: AGP) agertzen duen ildoari eutsiz lehendabizi planak

egungo lurralde-ereduei buruz egiten duen hausnarketa aurkeztuko dugu, ondoren

lurraldearen garapenerako euren estrategia eta zehazkiago garraio-azpiegituren

funtzioak zeintzuk diren eta nola planteatzen dituzten azaltzeko.

2.1.1.- Abiapuntu gisa: lurralde-ereduaren ezaugarriak

• Europako lurralde-ereduaren oinarrizko ezaugarriak aztertzean

(MOPTMA, 1994, 24 eta hh.) lehendabizi eremu metropolitarrak erreferentziazko

elementua bilakatu direla azpimarratzen zaigu.

Eremu metropolitarrak eta, oro har, hiri-sistemaren hierarkia oinarritzat

hartuz honela azalduko digute Europako lurralde-eredua: lehen mailan, hiri-erregio

zentrala (Dortsal europarraren barnean Londres, Hamburg, Munich eta Parisek

osatutako poligonoa), maila internazionaleko eremu metropolitarren sistema batekin

artikulatua; hauek, beren aldetik, eta maila desberdinetan, beste eremu metropolitar

batzuekin artikulatuak: batzuk nazio-mailakoak, beste batzuk erregio-mailakoak eta

azkenik, hiriek osatutako maila.

Ikuspegi osagarri batetik, lurraldeen dinamikotasun eta garapen potentzialaren

arabera eskualde desberdinak bereiziko lirateke:

35 Azpiegituren Gida-Planak, hain zuzen ere, erregioarteko eta hiriarteko azpiegiturez gain hiribarnekoak

ere biltzen ditu. Hala egitearen arrazoiak egun lurraldearen garapen orekatua lortzeko,

produkzio-sistema lehiakor eta berriztatzaile bat jasotzeko gauza den hiri-sistema batek duen

garrantziarekin izango luke zerikusia; baina, halaber, hiri kontzeptutik erregio metropolitarrerako

jauzia estatu espainiarrean 90eko hamarkadan gertatu izanarekin (ondorioz eguneroko garraio

fluxuak, harreman produktiboak, kulturalak eta aisialdikoak edota uren horniketa eta garbiketa eta

gisako fenomenoak hainbat eskualdetan erregionaltzat hartu beharko direlarik) (MOPTMA, 1994,

18).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!