26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

438 VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra

Arrigorriaga artean A-8rekiko paraleloa joango litzatekeen superautobidearen alde

agertzen duten jarrera sutsua (El Correo, 2001-12-12).

Zentzu honetan, eta eztabaidari sakonean heltzeko asmorik gabe, hala ere

kontuan hartzekoa da garraio plangintzak gaur egun agertzen omen duen hutsunerik

nabarmenena merkantzia eta bidaiarien trafikoek dituzten ezaugarri eta, hortaz, behar

desberdinei buruzko zehaztasun falta dela. Ondorioz ez da modu egoki batean

planteatzen zein den garraio mota bakoitzak beharko lukeen garraiobide eta,

ondorioz, azpiegitura mota eraginkorrena. Edonola ere, gero eta onartuagoa dago

errepideak mugak nabarmenak dituela merkantziek behar duten garraio beharrei

erantzuteko orduan.

Finantziazioaren inguruko gorabeherak

Lehenago esan dugunez, Bilboko Portua Abraren kanpoaldean handitzeko

lanen garapen osoak 100.000 milioi pezetako inbertsioa eskatuko du. Lehen faseak

horietatik 43.000 bat eraman ditu jadanik 71 .

Administrazio Zentralak eta Eusko Jaurlaritzaren artean 1989an izenpetutako

azpiegiturei buruzko itunean, besteak beste, lanen %40az arduratuko zela esan

bazuen ere, aurrerago eta 1993-2007 epealdiko Azpiegituren Gida-Planaren

hasierako filosofiarekin bat etorriz, lanak Portuaren berezko baliabideekin, portuko

tarifetatik lortutako sarrerekin, finantzatuko zirela esan zuten; eta beraz, Estatuak ez

zuela zentimorik jarriko Bilboko Portuan.

Dena den, 1994. urtean hurrengo urteetako portuko trafikoari buruz eta,

ondorioz, Portuaren sarrerei buruz egindako balioespenek aurreratzen zutenez (El

Mundo, 1994-11-13) beste finantziazio iturri batzuetara ere jo behar izango zuten.

Zorpetzearen aukera izango da bide horietako bat. Europako Inbertsio Bankuarekin

71 Lanak 1991ko urriaren 1ean eta 31.567 milioitako zenbatekoan adjudikatu zitzaizkion Agroman

enpresa eraikitzaileari (El Mundo, 1995-11-05), baina azken datuek 43.000 milioitako gastuaz

mintzatzen zaizkigu (ikusi Uniport-en webgunean: http:// www.uniportbilbao.es/ 2001eko abenduko

informazio buletina).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!