26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

52 I. Kapitulua: Espazioaren azterketa kapitalaren internalizazio fase berrian

Horrez gain ekonomia bikoitza bilakatzeko arriskua ere hartu behar da kontuan,

alde batean, toki mailarantz zuzendutako eta gutxiago garatutako sektore endogenoa,

eta bestean, kanpo jabetzaren eskuko sektorea, bere harreman ekonomiko nagusiak

erregiotik kanpo izango lituzkeena.

Ildo beretik, hots, erregioaren bilakaera ekonomikorako potentzialari

dagokionez eta epe luzerako perspektiban, ezin dira gutxietsi litezkeen bestelako

ondorioak: balitekeela kanpotarren eskuko konpainiek zenbait baliabide –

finantzarioak, laneskua, ezagutza– toki-ekonomiatik berengana desbideratzen egotea,

horrek ahalmen endogenoa garatzeko eskasiak ekar dezakeelarik; edo ETNen

jokabide oligopolistikoa bertako enpresa ahulenak itotzen egotea.

Orain arte, batik bat, filialen ezarreraren bidezko jarduketetara mugatu dugu

gure analisia. Dena den, eta esandako gehienak hurrengo kasuetarako baliagarria

izaten jarraitzen badu ere, ETNek azken garaiotan burutu dituzten bestelako

jokabideen inguruan 24 zenbait xehetasun gehitzea egoki iruditu zaigu.

Azken urteotan atzerri kapitalaren jokabidea enpresa berriak sortzera baino,

existitzen diren enpresak bereganatzera zuzendu da, horrela enpresa horren ezagutza,

merkatuak edota komertzializazio zirkuituetaz jabetuz; baliteke ere enpresa erosi eta

handik gutxira enpresa ixtea, horrela bere konpetitzaile zena merkatutik ezabatuz.

Oro har, jokabide honek erregio hartzaileari ekar diezazkiokeen onurak edo

kalteak baloratzeko orduan interesgarria izan daiteke eskuratuak diren bertoko

enpresen ezaugarriei erreparatzea; hots, benetan lehiakorrago bihurtzeko eroslearen

finantza-, teknologia- eta kudeaketa-baliabideen laguntza behar duten enpresak diren

24 Bigarren mundu-gerraz geroztik ETNen jokabidean bi fase bereizi ohi dira: lehenengoan filialen

bidezko internazionalizazioa, geroago kualitatiboki erabat desberdin den beste fase baterantz

abiatzeko, non beste harreman mota batzuen bitartez ere gertatuko den produkzioaren

internazioanlizazio hori, era malguagoan jarduteko aukera berriak sortu baitzaizkie ETNei (bategiteak,

irensketak eta inbertitzailearen helmuga den herrialdean jadanik indarrean dauden enpresen

aktiboen erosketa). Badirudi, hala ere, azkenaldion bat-egiteak eta irensketen ordez enpresen arteko

lankidetza-formula berriak ari direla gauzatzen, enpresen arteko kolaborazio akordioak, normalean

helburu zehatz bati lotuak eta esparru jakin batera mugatuak (adibidez, ikerkuntza, edo banaketa

elkartua, etab.)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!