26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra 433

5.4.- Bilboko Portuaren Zabalkuntza

Sarrera

Euskal Herriko portu azpiegituraren barne Bilboko eta Pasaiako portuak dira

merkataritza portuak, hots batik bat merkantzien garraiorako erabiltzen direnak. Eta

hauen kudeaketa duela gutxi EAEra transferitu badute ere oraindik ere hauen gaineko

erantzukizun nagusia Estatuarena izaten jarraitzen du. Bilboko Portuari zuzenduko

diogu begirada atal honetan, zehazki azken hamarkadan eta eman nahi zaion funtzio

berriei lotuta bere ahalmena handitzeko izugarrizko plan batean murgildurik

dagoena.

Duela zazpi mende 68 , batera eta elkar harturik sortzen dira portua eta Bilbo

hiribildua bera. Mareekin batera, orduko itsasontzi txikiak Alde Zaharreraino igotzen

ziren itsasadarreko uretan barrena, hirigunean bertan salgaiak zamatzeko eta

deskargatzeko. Orduan, eta gero ere hainbat mendetan, Gaztela eta Ebro bailaratik

etortzen ziren salgaiak kanporatzeko atea izan zen Bilboko Portua.

Baina, Bilboren beraren garapen ekonomikoaren ondorioz, Nerbioi ibaiaren

ertzetan sortzen ari ziren siderurgi enpresetara eta mea zamatzeko tokietara kalatu

handiagoko itsasontziak iritsi ahal izateko, itsasadarraren uretan behera lan berriak

egin behar izan ziren. 1887. urtean, Portuko Obra Batzordeak lehenengo portu-lan

garrantzitsua egin zuen, Portugaleteko Burdinezko Kaia hain zuzen ere. Lan horrekin

behin betiko konpondu ziren itsasontziek itsasadarrera sartzeko zituzten arazoak.

Eta 1902. urtean inauguratu zen, gerora, portuaren jarduera garatzeko

funtsezkoa suertatu den eraikuntza lana: Kanpoko Portua, Santurtziko barraderaren

(dikearen) eta Algortako kontrakaiaren babespean dagoen ur-azal zabala, hain zuzen.

Horrela, portua itsasoraino heldu zen, eta itsaso horrek berak kontinenteko

portu handietariko bat bilakatzeko parada eman dio. Kanpoko Portuko barraderen

babesean kai-muturrak (espigoiak) eta kaiak eraikiko dira, 1994. urtean bere

erabateko erabilera osatu arte. Urte batzuk lehenago, 1985. urtean alegia, Kanpoko

68 Portuaren historiari buruzko laburpen txiki hau Bilboko Portu Agintaritzaren webgunetik

(www.bilbaoport.es) jaso dugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!