26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

484 Ondorio Nagusiak

sistema ekonomikoarentzat funtsezko diren zentro nagusiak edota oso zentro

espezializatuak konektatzea baitute helburu.

Interesgarria da, bestalde, hiriak beste hiriekiko loturak indartzen ari den

bitartean bere erregioarekikoak ahuldu egiten dituela kasu askotan.

(iv) Hiriak inbertsio eta hazkunde ekonomikorako toki pribilegiatu gisa

agertzen zaizkigun aro honetan hirien arteko lehia biziagotzen ari da. Hiriek ohiko

marko erregional edo estatala gainditzen duen espazio batean erakargarri eta lehiakor

izatea ahalbidetuko dizkieten produkzio, erlazio eta bizileku baldintzak eskaini behar

dituzte. Metropolien sustapenerako politikak lehia horren isla izango lirateke.

Elkarren artean gertu dauden hirien kasuan lehiaren aukeraren aldean

kooperazioarenak izan ditzakeen abantailak ere baloratu beharko lirateke, sare hirien

formulari helduz erregioak osotasunean joka dezakeen funtzioa birdefinituz.

• Hiri metropolitar handietan disparekotasun sozialen existentzia gauza

berria ez den arren, segmentazioaren eta disparekotasun espazialen norainokoa

aurreko hamarkadetan ohikoak ez ziren mailetara iritsi da eta areagotzen dirau. Hiri

globala eta hiri internazionala aldi berean ere hiri duala izango dira, dualitate horren

bidez polarizazio sozial gehikorra ez ezik honen isla espaziala ere adierazi nahi

dugularik.

• Hiri eta metropoli handietan azken hamarkadetan gertatzen ari diren

eraldakuntza prozesuen bereizgarri sozioespazialak honakoak lirateke: auzoen

burgesamendua (gentrification), errenta altuko etxebizitza eta merkataritzarako

guneak bilakatuz; eraikuntza proiektu erraldoiak; eta espazialki kontzentratutako

txirotasun eta narriadura fisikoaren gehikuntza nabarmena. Hirien erdigunea da

baloratu eta sustatuko dena, horrela espazioaren segmentazioa areagotuz; hain zuzen

ere, denon onurarako espazioak izan direnak edo izan zitezkeenei erabilera jakin bat

esleitzen zaio, hiriko hainbat sektore at uzten duena. Lurzoruaren zein bertan

kokatzen diren jardueren prezioak garestiegiak dira errendimendu apaleko enpresa

edota sarrera ertain/baxuko familientzat.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!