26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VIII. Kapitulua: Proiektu adierazgarriak eta Bilbo Metropolitarra 411

ekonomikoagoa duten beste arrazoi batzuez gain, AHTa hesi artifizial iraganezina

bihurtzen delako zeharkatzen duen lurraldean, lurzoru asko kontsumitzen duen

azpiegitura bat izateaz bestalde. Gainera, AHTren sarrerak sarritan bestelako

garraiobide batzuk (baita trenbide konbentzionala ere) zokoratzea ekartzen du, bere

kostu altu eta bere funtzioa bera direla eta.

Azken finean, proiektu honen bidez hirien sistema hierarkizatu batean

oinarritutako lurralde-ikuskera bat sustatu nahi da, lurraldea metropolien eskari eta

interesak asetzeko erabiliz eta antolatuz.

Bigarren helburuaz, nazioarteko sareekiko loturari buruzkoaz, oraindik

finkatzeke dauden kontu guztiak zehazten ez diren bitartean, ez omen dago guztiz

argi EAEko trenbide-proiektu garrantzitsu hori zein puntutaraino izango den

baliagarri Europako garapen-ardatzekiko integrazio handiagoa lortzeari dagokionez.

Estatu frantsesak ez badu bere gain hartzen berari legokiokeena, alegia

Hendaiatik Akizerainoko tartea, euskal Yak Europako Atlantikoarekiko izan

zezakeen loturarik gabe geldituko litzateke. Egoera horretan (orain artekoak ikusita

nahiko hipotesi errealista dena, bestalde) Europarekiko lotura Mediterranio

ardatzaren bidez egin beharko litzateke eta horretarako funtsezkoa da euskal Ya

korridore nafarraren bitartez Zaragozatik joango den Madril-Bartzelona-Estatu

frantsesa ardatzari lotzea. Horrela ere Estatu espainiarreko metropoli nagusiekiko

lotura (Madril eta Bartzelonarekikoak) bermatuko lirateke, Madrilekiko kasuan

Valladolidetik joango litzatekeen aukerari beste hau erantsiz.

Halere, korridore nafarra delako horrek ere zalantza bat baino gehiago eragin

ditu. 2001eko ekainean Iruñean Espainiako Sustapen Ministerioko, Nafarroako

Herrilan Saileko eta Iruñeko Udaleko buruek izandako lan bileran abiadura handiko

trenari bultzada eman eta 2007rako AHTa Iruñeraino iritsiko zela aurreikusi zuten.

Baina, aitzitik, ez luke ziurtatuta izango euskal Yarekiko lotunea, Benigno Blancok –

Sustapen Ministerioko Idazkariak- argi adierazi zuenez 42 : “Orain Iruñean bukatzea da

gure asmoa eta 2000-2007 urte bitarteko egitasmoaren arabera ez dago ez

42 Euskaldunon Egunkaria, 2001eko ekainaren 28an.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!