26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika 363

autobide proiektua. Palacios-ek irmoki defenditu zuen haren beharra, baina

Lasserrek ere ez zuen ukatu bide baten premia.

Baina, bestetik, itxurazko adostasun horrek funtsa handiegirik ez omen

zeukala ere pentsa dezakegu, astebete beranduago administrazio desberdinen arteko

tirabirak berriro azaleratu baitziren Pirinioetako Lan Elkarteak 76 (aurrerantzean PLE)

2001eko ekainean izandako bilkuran.

Desadostasunak oso agerian geratu dira, Nafarroak ez baitzuen sinatu

Pirinioetan egun dagoen garraio eta pertsonen butxadurari irtenbide gisa

burdinbideari lehentasuna emateko Pirinioetako Lan Elkarteak egindako adierazpena

(Elkartea 1983an sortuz geroztik adierazpen bat aho batez onartzen ez den lehen

aldia da). Gainerako zazpi ordezkaritzetako kideek beren atxikimendua eman zioten

adierazpenari, horien artean Akitania eta EAEkoek.

Nafarroako ordezkariak (Nafarroako Gobernuko Presidente ordeak) azaldu

zuenez horrelako adierazpen batek elkarteak berak aurretik erabakitakoaren kontra

zihoan 77 , eta berak ezin zuen horrelakorik sinatu kontsulta egin barik. Dirudienez

oraingoan komunikazio eta garraioari buruzko atalean ez omen zen argi islatzen bere

autobide proiektua.

Aipagarria errepidearen aurrean trenbideari erabateko lehentasuna ematearen

proposamena Alain Rousset-ek egin zuela (PLEko presidente eta Akitaniako

Presidentea ere badena); hots, berriz ere agerian geratu zen Pirinioak zeharkatzeko

irtenbideei buruz bi administrazio inplikatuok duten ikuspegi desberdina. Edota,

agian ere, administrazio frantsesaren barne jarrera bat baino gehiago egon

daitezkeela (Lasserre aldekoagoa, Rousset eta beste asko kontrakoa).

76 Mugaz gaindiko lankidetzarako erregioarteko erakundea, 1983an sortua, eta hiru estatutako zortzi

erakundek osatua: Akitania, Languedoc-Rosello eta Midi-Pyrénées-ko Erregio Kontseiluak, Aragoiko

Gobernua, Catalunyako Generalitatea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Andorrako

Gobernua.

77 2000ko ekainaren 7 eta 8an Pauen burututako bileraz ari zen; orduko adierazpenean trenbidearen

garrantziarekin batera errepide sarearen hobekuntza ere funtsezkotzat hartzen zen, Iruñea-Estatu

frantsesa arteko errepideen aukera ere esplizituki jasoz. Bilera horri buruzko informazio gehiago aurki

daiteke bilkura horretan onartutako agiria jasotzen duen argitalpenean (PLE, 2001).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!