26.08.2013 Views

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

Garraio- azpiegiturako politikak eta lurralde eredua - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VII. Kapitulua: Euskal Herriko garraio-azpiegiturako politika 359

1998ko otsailean sinatutako akordioak bultzada berezia eman nahi izan zion

proiektuari, urtebeteren buruan eraikitze lanak adjudikatzeko moduan egon zitezen

egin beharreko urrats eta epeak finkatu baitziren. Ingurumenaren gain eta gizarte

mailan ekar litzakeen ondorioen azterketa martxan jarri eta azarorako bukatuta

beharko lukeela erabaki zuten. Ondoren Nafarroako eta Pirinio Atlantikoko

Gobernuek bi hilabetetako epea izango zuten egindakoa aztertzeko. Ingurumenari

kalte handirik egiten ez zitzaiola eta gizarte arloan onuragarria zela ondorioztatuz

gero, egitasmoak aurrera egingo zuen eta errepidearen ibilbide eta gainerako

ezaugarriak zehazteko bigarren azterketa bat prestatzeari ekingo zioten. Eta, horrela,

aurreikusitako urrats horiek beteko balira, hurrengo urteko apirilerako proiektu osoa

prest egon zitekeela uste zuten, eta lanak adjudikatzeko bidean.

Errealitatean, alabaina, hasierako uste horiek baino konplikatuagoa suertatzen

ari da ahalmen handiko errepide honen aldeko akordioak erdiestea; eta horrek,

jakina, atzerapen nabarmenak ekarri ditu epe haiekiko.

Ikerketaren lehen zatia onartu eta bigarrena abiaraztea epeen barnean, hots,

1999ko urtarrilean erabaki zen. Baina orduz geroztik, eta nolabait gaia mahai

gainean mantendu duten zenbait bilera eta iritzi elkartrukeak egon diren arren 69 ,

erritmoa asko mantsotu egin da, egun (2001eko irailean) lanak martxan jartzeko

moduko erabaki sendo eta behin betikorik ez izatera iristeraino. Sakonean dagoen

arazoa honakoa da: ezaugarri teknikoei buruz ez ezik ahalmen handiko errepidearen

egokitasunaz ere jarrera zeharo kontrajarriak daudela proiektu honen inguruan

zeresan handia dutenen artean.

Nafarroako Gobernuak, bere aldetik eta bistakoa diren oztopoen gainetik, tinko

eusten dio bere proiektu kuttuna den honi. Horrela, 2000ko ekainean prentsan

jakinarazi zenez, UPNren gobernuak Pirinio arteko bide bat dauka diseinatuta 70 , A-

69 Adibidez:, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkarien arteko bilerak: 1999ko maiatzean,

bide transpirenaikoa egiteko aukera eta trazaketa desberdinei buruzkoa; 1999ko abenduan, Madril,

Paris eta Bruselera finantziazio bila jotzearen beharraz 2000 eta 2001 urteetan izandako zenbait

mugimenduren berri ere eskainiko dugu aurrerago atal honetan bertan.

70 Izan ere, Foru Gobernuaren Herrilan Sailaren web orrian (www.cfnavarra.es/obraspublicas/), ardatz

estrategikoen atalean (“Eje Pamplona-Francia” izenburupean) ere jaso dezakegu honen berri; eta

berton, oso antzeko datuak aurkezten zaizkigun arren, behinbetiko trazaketa eta Ingurumen Eraginari

buruzko adierazpena burutzeke daudela onartzen da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!